Talentua hizpide, Enpatikonomiaren laugarren edizioan

Oarsoaldeako Garapen Agentziak antolatuta, eskualdeako hainbat enpresei aitortza egin zitzaien euskara normalizatzeko egindako lanagatik

Jardunaldian parte hartu duten hainbat hizlari | Argazkia: Oarsoaldeko Garapen Agentzia Jardunaldian parte hartu duten hainbat hizlari | Argazkia: Oarsoaldeko Garapen Agentzia

Pasa den ostiralean, Enpatikonomiaren laugarren edizioa egin zen Oiartzunen. Jardunaldiak lanaren zentzua eta talentua izan zituen ardatz eta XXI. mendeko enpresa aurreratu izateko bidean gai horiek nola kudeatu ikusteko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Talentua enpresen kezka nagusietako bat bihurtu da egungo testuinguruan, eta 16 hizlari izan ziren gaiaren inguruan hitz egiten.

Hirurogei bat lagunek jarraitu zuten jardunaldia bertatik bertara eta beste ehun bat lagunek EITBk prestatutako streaming bidez egin zuten. Lanaren zentzuari dagokionez, lana gure bizitzaren parte izatearen garrantzia nabarmendu zen jardunaldian, baina, horretarako, lanak ezaugarri eta baldintza zehatz batzuk bete behar dituela, bateragarri izan behar duela bizitzekin, azpimarratuz.

Jardunaldiaren amaieran, halaber, aitortza berezia egin zitzaien euskara normalizatzeko era bateko edo besteko urratsak egin dituzten eta ziurtagiriren bat (Bai Euskarari, Harrobia, Bikain) duten eskualdeko 28 enpresei. Horietatik bost ekitaldian izan ziren: ABB Niessen, Katea Legaia, ACM arkitektua, Orereta Ikastola eta Zaharrak Berri.

Oarsoaldeako Garapen Agentziak antolatutako jardunaldia izan zen, eta datorren apirilean lan-ondokoa antolatzeko asmoa duela iragarri du agentziak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK