Vicomtechek egoitza berria zabaldu du Bilbon

Donostiako parke teknologikoan 20 urte baino gehiagoko ibilbidea egina du teknologia zentroak

Juan Mari Aburto gaurko inaugurazio ekitaldian | Argazkia: Vicomtech Juan Mari Aburto gaurko inaugurazio ekitaldian | Argazkia: Vicomtech

Vicomtech teknologia zentroak Zorrotzaurren (Bilbo) egoitza berria inauguratu du gaur. 250 ikerlarik osatzen dute egun Vicomtech eta adimen artifizialaren inguruko ikerketak egiten dituzte, teknologien aplikazio eta transferentziak gauzatuz, eta baita Visual Computing & Interaction arloa jorratu ere. Orain arte Donostiako parke teknologikoan izan da Vicomtech 20 urte baino gehiagoz, eta bigarren egoitza ireki dute Zorrotzaurren.

Espazio berri honekin, negozioaren jarduera hedatzeaz gain, erronka teknologiko berriei aurre egiteko instalazioak izango direla adierazi du teknologia zentroak. “Epe luzeko apustu estrategikoa” da, “lurraldeko enpresa gehiagori teknologia horiek baliatzen jarraitzeko aukera emango diena”.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eman dio hasiera gaurko inaugurazio ekitaldiari, eta bertan izan da ere Estibaliz Hernaez Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea. Jon Ander De las Fuentes Vicomtecheko presidenteak azaldu duenez, enpresei teknologia transferitzeko eta ikertzaile espezializatuak prestatzeko duen misioari jarraiki, eta EAEko ekoizpen eta enpresa-ehunetik hurbil dagoela berretsiz, Vicomtechen egoitza berria beste urrats bat izango da norabide horretan. Halaber, zentro berrian ikerketa industrial aplikatuari lotutako STEAM profilak dituzten pertsonak kontratatzea eta haien bulegoetan pixkanaka sartzea aurreikusten da.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK