Vidralak Vidroporto erosi du 384 milioi eurorengatik

Urte hasieran eskuratutako zatia osatu du

Vidroportoren lantegietako bat | Argazkia: Vidrala Vidroportoren lantegietako bat | Argazkia: Vidrala

Vidrala taldeak, beirazko ontziak egiten dituen Laudioko (Araba) enpresak, jakinarazi du Vidroporto brasildarraren %100 eskuratu duela. 384 euro ordaindu ditu operazioagatik. Urte hasieran enpresaren zati bat eskuratu zuen, eta orain guztizkoa erosi du. Aipaturiko zifrak bi horiek hartzen ditu, baita Brasilgo konpainiaren zorra ere.

Vidroporto, Indústria Vidreira do Nordeste filialarekin, beirazko ontziak egiten dituen ekoizle brasildarra da, eta garagardogintza, likore eta freskagarri sektoreetako marka nagusienetako hornitzaile da. Gorka Schmitt Vidralako zuzendari exekutiboaren hitzetan, erosketa "esanguratsua da" Vidralaren epe luzeko estrategiari begira. Izan ere, brasilgo merkatuan negozioaren dibertsifikazioa bultzatzen du, eta "oinarriak jartzen ditu aukera interesgarriak izan ditzaketen lurraldeetan".

 
 

 

 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK