Ziur zentroak eta Goierri Valleyk zibersegurtasuna indartzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute

Tailerrak, proiektu pilotuak eta workshop-ak egitea aurreikusten du akordioak. Lehen prestakuntza-jardunaldia egin dute gaur

Lankidetza akordioaren sinadura ekitaldia, gaur, Ordizian | Argazkia: Goierri Valley Lankidetza akordioaren sinadura ekitaldia, gaur, Ordizian | Argazkia: Goierri Valley

Ziur Gipuzkoako zibersegurtasun zentroak eta Goierri Valleyk lankidetza hitzarmena izenpetu dute gaur Ordizian. Zibersegurtasuna lurraldeko enpresei gerturatzeko asmoz, “prestakuntza-ekintzak” gauzatuko ditu Ziurrek, eta Goierri Valley elkartearen baitan dauden erakundeak sektorearen inguruan sentsibilizatu nahi ditu.

Tailerrak, proiektu pilotuak eta workshop-ak egitea aurreikusten du bi entitateek sinatutako akordioak, "ondoren beste enpresa industrial batzuetara zabaldu daitezkeen teknologiak, metodologiak eta tresnak balioztatzeko". Era berean, Ziurek zibersegurtasun arloko ekimen, eskaintza teknologiko, araudi eta legeria berriei buruzko informazio guztia eskainiko die Goierri Valleyko kide diren enpresei.

Lehen prestakuntza-jardunaldia gaur bertan egin da, 11:00etatik 13:00etara, Goierriko Berrikuntza Guneko NBF eraikinean, eta Maria Penilla Ziureko zuzendari nagusiak eta Iñaki Torrecilla fundazioko ICS segurtasun arkitektoak, eskualdeko enpresak zibermehatxuen aurka prestatuta egon daitezen zibersegurtasun industrialeko segurtasun protokolo bat azaldu dute.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK