13.800 euskal ikaslek finantza-trebetasunak lortu dituzte Kutxabanken programa baten bidez

57 ikastetxetako 2.275 gaztek parte hartu dute Bizitzarako finantzak programaren VII. edizioan

Argazkia: Kutxabank Argazkia: Kutxabank

Euskal Autonomia Erkidegoko DBHko 3. eta 4. mailako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako 1. mailako 2.275 ikaslek eguneroko bizitzarako behar dituzten finantza-trebetasunak lortu dituzte Kutxabankek Aurrezki Kutxen Fundazioaren (Funcas) laguntzarekin antolatu duen Bizitzarako finantzak programaren bidez. Horretarako, TBL (Thinking Based Learning) pentsamenduarekin lerrokatutako ikaskuntza- metodologia inklusiboa jarri dute praktikan. Metodologia horrek erraz ulertzeko moduko joko-material jasangarriak erabiltzen ditu eta jokatzeko ezagutza nahikorik ez izateagatik ikasleak baztertzea saihesten du.

‘Bizitzarako Finantzak’ programaren helburua gazteek finantzen munduko oinarrizko kontzeptuak ulertzea da, helduarorako trantsizioan ezinbestekoak izango zaizkien gaitasun eta ezagutzak lor ditzaten. Parte-hartzaileek pertsonaia bat (langabetua, ikaslea, enpresaburu txikia, merkataria...) aukeratuko dute, horrek abiatzeko diru-sarrera eta gastu batzuk izango ditu, eta denbora jakin batean lortu beharreko erronka bat ezarriko zaie. Bi premisa horiek ezagututa, hileko sarrerak eta gastuak egokitu beharko dituzte, planteatutako helmugara iristeko aldagai guztiak kontuan hartuta.

Amaitu berri den azken edizioan, ikastetxeen % 72k euskaraz egin dituzte saioak.

Programa sortu zenetik, zazpi urtean, 13 eta 17 urte bitarteko 13.800 ikasle inguru hasi dira finantzen munduan sartzen, Kutxabankek ikastetxeekin lankidetza estuan egindako proiektu pedagogikoaren bidez.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK