700 milioi euroko bonu hibridoak merkaturatu ditu Iberdrolak

Eragiketan parte hartu dute, besteak beste, JP Morgan, Barclays, Crédit Agricole eta BBVA bankuek

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

700 milioi euroko bonu hibridoen jaulkipena gauzatu du Iberdrolak Europako merkatuan, eta eskaria 3.400 milioi euroko baliora ailegatu da, eskaintzaren balioa bost aldiz handituz, konpainiak jakinarazi duenez. Hala, kupoia %4,871an ezarri da, “azken 12 hilabeteetako hibridoen eragiketa lehiakorrena” bilakatuz.

Jaulkitako bonua iraunkorra bada ere, zazpi urte barru berrerosteko aukera izango da. Iberdrolaren arabera, eragiketa hau egin ahal izateko nazioarteko 200 inbertitzaileren parte hartzea behar izan dute. Halaber, 2018an jaulkitako 700 milioi euroko bonuak birfinantzatzeko balioko du operazioak, jaulkipen hori laster berrerosiko da, konpainiaren hibridoen bolumena 8.250 milioi eurotan mantenduz.

Eskariaren bolumenak eta jaulkipenean ezarritako baldintzak “merkatuan eta konpainiaren negozio planean eta hazkundean inbertitzaileen konfiantza” erakusten dutela adierazi du energia konpainiak. Besteak beste, eragiketan parte hartu dute JP Morgan, Barclays, Crédit Agricole, BBVA, Natwest, Deustche Bank, Caixabank eta Royal Bank of Canada finantza erakundeek.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK