Geroz eta hipoteka gutxiago sinatzen dira Hego Euskal Herrian

Azaroan %12,7 hipoteka gutxiago sinatu dira Nafarroan eta %17,6 EAEn, iazko epe berarekin alderatuta

Kutxabanken egoitza Bilbon | Argazkia: EnpresaBIDEA Kutxabanken egoitza Bilbon | Argazkia: EnpresaBIDEA

INEk gaur jakinarazi duenez, Hego Euskal Herrian pasa den azaroan sinatutako hipoteka kopuruak behera egin zuen, 2022ko epe berarekin alderatuz gero. Zehazki, Nafarroan %12,7ko jaitsiera izan zen, eta EAEn %17,6koa. Azken hilabeteetako beheranzko joerari eutsi dio hortaz, hamar hilabetez segidan urte arteko tasa negatiboa izan baita hipoteken eraketan.

Zehazki, Nafarroan 345 etxebizitza hipoteka izenpetu ziren azaroan. Araban 250, Bizkaian 828 eta Gipuzkoan 477.

Dena den, joera orokorra da, izan ere, Espainiako estatuan beherakada %19,1ekoa izan da, eta soilik bi erkidegok izan dituzte gorakadak: Gaztela - Mantxa (%40,9) eta Kantabria (%8)

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK