Jaurlaritzak interes tasen igoera gordailuen ordainsarietan aplikatzeko eskatu die bankuei

Pedro Azpiazu eta Javier Hurtado sailburuak gaur elkartu dira Kutxabank, Laboral Kutxa, Santander, BBVA, Caixabank, Sabadell, Abanca Bankoa, Nafarroako Rural Kutxa eta Bankinterreko ordezkariekin

Azpiazu eta Hurtado sailburuak bankuetako ordezkariekin | Argazkia: Eusko Jaurlaritza Azpiazu eta Hurtado sailburuak bankuetako ordezkariekin | Argazkia: Eusko Jaurlaritza

Interes tasen igoera nabarmen eragiten ari da hipoteka eta beste mailegu batzuetan. Aitzitik, gordailuen ordainsarietan ez da igoera igarri oraindik. Gai honi eta beste batzuei buruz hitz egiteko elkartu dira gaur Ekonomia eta Ogasuneko sailburua Pedro Azpiazu eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua Javier Hurtado, Kutxabank, Laboral Kutxa, Santander, BBVA, Caixabank, Sabadell, Abanca Bankoa, Nafarroako Rural Kutxa eta Bankinter erakundeetako ordezkariekin.

Jaurlaritzaren ustez, interes tasen igoera merkatuan islatuko da azkenean, baina “uste dugu finantza erakundeek orain egin behar dutela hori”, adierazi du. Hainbat finantza erakundek iragarri dute gordailuak ordaintzen hasiko direla, bezeroak aurreztu dezaten, “baina, uste dugu pasiboak ordaindu egin behar direla egungo interes tasa altuekin bat etorriko diren tasetan”.

Europan jada gordailuen ordainsariak gora egin duela azaldu du Azpiazuk, eta aldaketa hori EAEera eramatea espero du orain. Izan ere, Europako hainbat herrialdeetan “ordainsari zabala” ematen ari dira, %3 ingurukoa, eta EBZren estatistiken arabera, “Espainiak eta Euskadik urtebeteko atzerapena” dute gordailuen ordainsarian.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK