Kontsumobidek hipoteka gastuak urtarrilaren 22a baino lehen erreklamatzea gomendatu du

Erreklamazioa banketxeko bezeroarentzako arreta zerbitzuari zuzendu behar zaio, eta hark hilabeteko epean erantzun behar du

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Kontsumobidek banketxeen hipoteka gastuen erreklamazioak urtarrilaren 22a baino lehen egitea gomendatu du. Auzitegi Gorenaren 2019ko urtarrilaren 23ko epaia eta erreklamazioak egiteko bost urteko legezko epea hartu ditu kontuan Kontsumobidek data hau kalkulatzerako garaian, sententziaren interpretazio juridikoa eginda.

Erreklamazioa banketxeko bezeroarentzako arreta zerbitzuari zuzendu behar zaio, eta hark hilabeteko epean erantzun behar du, gehienez ere. Kontsumobidek argitu duenez, funtsezkoa da erreklamazioa zerbitzu zehatz horren aurrean aurkeztea, bulego konbentzional batean aurkeztea ez aurkeztutzat jo baitaiteke.

Halaber, Auzitegi Gorenak berretsitako hainbat epairen arabera, hipoteka mailegua ematen duen finantza erakundeak bere gain hartu behar ditu gestoria, tasazio eta erregistro gastu guztiak, bai eta notariotzako gastuen % 50 ere. Kontsumo erakundearen arabera, 2019ko ekainaren 15a baino lehen hipotekak sinatu zituzten pertsonak dira hipoteka-gastuak erreklama ditzaketenak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK