Kutxabankek komisioak kenduko dizkie bezeroen %80ri

Neurria urtarrilaren 15ean sartuko da indarrean. 35 eta 64 urte artekoek baldintza jakin batzuk bete beharko dituzte

Kutxabanken egoitza Bilbon | Argazkia: EnpresaBIDEA Kutxabanken egoitza Bilbon | Argazkia: EnpresaBIDEA

Kutxabankek gaur jakinarazi duenez, datorren urtarrilaren 15etik aurrera komisioak kenduko dizkie bezeroen %80ri. Milioi bat pertsonari eragingo die erabakiak, eta kontu korrontea erabiltzeko komisioak kenduko zaizkie. “Visa Dual txartelak erabat doan mantendu ahal izango dituzte, eta online transferentziak edo txeke nazionaletako sarrerak ere kosturik gabe egin ahal izango dituzte”, azaldu du finantza erakundeak.

30 urteko beherako bezero guztiei, nomina helbideratuta duten 34 urte arteko pertsonei eta pentsioa helbideratuta duten 65 urtetik gorakoei kenduko dizkiete komisioak. 35 eta 64 urte artekoek, aldiz, baldintza batzuk bete beharko dituzte: nomina helbideratuta izatea eta hiruhilekoa bakoitzean txartelarekin bost erosketa egitea.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK