2023ari gutuna

2023 estimatua:

Tentuz eta gogoetaz zugana jotzen dut hurrengo gutun honetan zuri agur berezia egiteko. Aurten enpresa berri asko, lorpen garrantzitsuak eta oparotasuna ekarri duzu euskal ekonomiarentzat, eta urte berriari ongietorria ematen ari garen bitartean arrakasta horiek ezagutu eta ospatzeko unea da.

Aurten, gure enpresek berrikuntzarako eta egokitzapenerako aparteko gaitasuna erakutsi dute. Bizi-kostua handitu egin dela ikusi dugu, eta hortaz, sortzen ari diren enpresa askok beren asmoak aldatu eta aukera berrietara zabaldu behar izan dira, halabeharrez. Halaber, esan genezake kapital-fluxua ere izan dugula merkatuan, eta hau funtsezkoa izan da teknologia disruptiboak eta soluzio berritzaileak garatzeko funtsezko sektoreetan, hala nola energia berriztagarrian, bioteknologian eta adimen artifizialean.

Ez nuke atzean utzi nahi ere langileriaren eta pentsiodunek guztion lan baldintzak hobetzeko egin duten lan fina. Urteko lorpen garrantzitsuenetako bat negoziazioen eta mobilizazioaren bidez erdietsitako gutxieneko soldataren igoera eta pentsioen balio-handitze historikoa (%8,5 2023an) nabarmenduko nituzke. Denak eragiten du gure ekonomian, baita gure bizitzetan ere.

Jasangarritasuna izan da gehien errepikatu den beste hitzetako bat 2023. urtean. Arlo honetan, aurrerapen nabarmenak ikusi ditugu, nahiz eta oraindik ere asko dugun egiteko. Gure enpresen komunitatean soluzio aitzindariak garatzen ari dira sektore honetan, eta nahiz eta oraindik ere industriaren eragina asko nabaritzen dugun klima-aldaketari aurre egiteko ahalegin gutxian. Ahalegin horiek indartu beharrean gara, gure ingurumen-erantzukizuna nabarmendu eta euskal enpresek garapen jasangarriarekin duten konpromisoa bermatzeko.

Enpresetako berdintasun eta aniztasunari dagokienez, aurrerapen iradokitzaileak ikusi ditugu gizonezkoek dominatzen duten sektore askotan; izan ere, industria bezalako euskal sektore garrantzitsuetan emakumeen presentzia indartzea berebizikoa behar luke lanpostuen %20 baino ez baita gaur egun. Gainera, gobernantza korporatiboaren esparruan, 250 langile baino gehiago dituzten euskal enpresa handietan %15,1ek baino ez zuen administrazio-kontseiluetan emakumeen %40 edo gehiago.

Halaber, enpresari emakumeak goratzen ari dira azken aldian eta beste kasu askotan genero-berdintasuna eta laneratzea sustatzeko politikak ezarri eta indartu ditugu, sektore pribatuan ere ingurune dinamikoagoak, sortzaileagoak eta errespetuzkoagoak indartu nahi ditugulako. Ahalegin horiek guztiak funtsezkoak dira genero-berdintasun handiagoa lortzeko eta Euskal Herriko lan-indarraren potentziala hobeto probesteko.

Azkenik, lankidetzaren era elkarlanaren arloan sareak indartzen ari gara, bai maila lokalean, eta baita mundu-mailan ere. Enpresa arteko lotura horiei esker, ekosistema sendoagoa eta kooperatiboagoa dugu gaur egun, kooperatibismoa eta lankidetza-komunitarioa indartzen jarraitu behar dugulako datozen urteetan ere.

2023, agur esan arren, zure ondarea gure erresilientzia, berrikuntza eta elkartasunarekiko konpromisoaren testamentu gisa gordeko dugu. Eman dizkiguzun ikaskuntzengatik eta esperientziengatik esker onez, baikortasunez eta gogoz begiratuko diogu 2024. urteari, ekar dezan zuk eman duzun besteko oparotasun eta ondarea.

Adeitasunez.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK