Ez galdu ortzimuga

Berehalako emaitzekin obsesionatuta gauden mundu batean bizi gara: ez dugu ordu erdi baino gehiago iraun dezakeen afaririk nahi, irakurtzen ditugun liburuak gero eta laburragoak dira, eta hiru orduko filmak ordu eta erdikoak bilakatu dira. Lan arloan are handiagoa izaten ari da obsesioa. Egunean eguneko lan eta helburuak ezartzen dizkiogu geure buruari, eta epe luzerako prozesuak kaltegarria izan daitezkeela pentsatzera ere irits gintezke. Produktu digital bat eraikitzen ari bagara, edota gure enpresaren lehen bezeroak lortu nahian, gero eta argiago dut prozesuan konfiantza izateak eta berehalako emaitzekin ez obsesionatzean dagoela gakoa.

Proiektu edo enpresa berri bati ekiten diogunean, normala da haren bideragarritasunari buruzko zalantza eta galdera deserosoak izatea. Gerta litekeena da ere zalantza horiek paralizatu eta aurrera egiten ez uztea, baina momentu horietan gogoratu behar dugu arrakasta ez dela berehalakoa. Egunez egun lan egitean eta prozesuan konfiantza izateak fedea izan behar dugula esan nahi du, denbora eta ahalegin egokiekin, gure lanek emaitzak emango dituztela argudiatuz.

Ekiterakoan ere gertatzen den beste egoera tipikoetako bat, aldi berean aukera ugari bilatzeko tentazioa da. Askotan, itxaropentsuagoa dirudien aukera berri bat bilatzeko lanean ari garen proiektu bat bertan behera uzteko tentazioa izaten dugu. Hau egitean, gure energia eta baliabideak sakabanatzeko eta edozein frontetan emaitza esanguratsuak lortzeko dugun gaitasuna arriskuan jartzen ari gara eta ez normalean ez du amaiera onik izaten. Geure pentsamenduetan dugun arrakasta kontzeptuak ikuspegia eta dedikazioa eskatzen ditu, eta askotan beharrezkoa da beste aukera batzuei uko egitea gure epe luzeko helburuak lortzeko.

Gure ahaleginak merezi ote duen ez jakiteak prozesuan dugun konfiantza zapuztera eramango zaitu behin eta berriz. Gure lanaren emaitza nabariak berehala ikusi ezin ditugunean, inoiz baino errazagoa izango da enpresa edo proiektuari eskaintzen ari gatzaion gure denbora eta energia zalantzan jartzea. Arrakasta oso gutxitan izaten dela lineala, eta aurrerapen garrantzitsuek denbora eta iraunkortasuna eskatzen dute maiz. Berehalako emaitzarik ikusi ez arren, dedikazioa eskaini, prozesuan konfiantza izan eta aurrera jarraitzen badugu, epe luzera arrakasta izateko aukerak handituko zaizkigu, halabeharrez.

Guztiok etengabe altxatzen dugu burua, egiten ari naizena momentu batez utzi, eta geure burua ebaluatzeko. Ebaluazioa bikaina ez denean tentazio berriak azaltzen dira eta hori egitean, ikuspegi orokorra bistatik galtzeko eta xehetasun hutsekin entretenitzeko arriskua izaten dugu. Ataza edo desafio txiki bakoitzarekin obsesionatu beharrean, azken helburuan jarri behar dugu bista, eta gure bidean jartzen den edozein oztopo denborarekin gaindituko dugulakoan sinistu.

Prozesuan kontzientziatzeak ez du esan nahi erdipurdikoarekin konformatu behar garenik, ezta porrota onartu behar dugunik ere. Aitzitik, epe luzeko arrakastak pazientzia, pertseberantzia eta gure helburuekiko konpromiso hautsezina eskatzen duela sinistu behar da. Eta pentsaera hori barneratzean, berehalako emaitzen presiotik askatu, eta benetan axola duen horretan jarriko gara: etorkizun iraunkor eta esanguratsua eraikitzen.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK