Tipi-tapa ari gara

Korrika abiatu eta herriz herri dabilen aste honetan, hizkuntzari eskaini nahiko nioke asteko zutabea eta hizkuntzari lotuta dauden sektore ekonomiko eta enpresetan euskararen erabileraren aldeko apustua egiten dutenei, batez ere. Nola eragiten du euskara bezalako hizkuntza gutxitu batean lan egiteak merkatuan? Hizkuntza komunikazio-tresna baino askoz gehiago izan daitekeela demostratu da askotan: nortasunerako, kulturarako eta, harrigarria bada ere, ekonomiarako bidea eta aukera izan daiteke. Bestelako hizkuntza hegemonikoen ondoan, euskarak erronka eta egoera konplexua du termino ekonomikoetan merkatua finitoa baitu. Halaber, haren erabilera balio erantsi bezala ere ikusten dugunik bada, eta hurrengo lerroetan arrazoiak ematen saiatuko naiz.

Euskarak hezkuntzan eta lan trebakuntzan duen eraginaz hasiko naiz. Gero eta globalizatuagoa den mundu honetan, hizkuntza bat baino gehiago menderatzea aktibo bikain bihurtu da. Euskarak, euskal hezkuntza-sistemaren zati integrala den aldetik, lehiarako abantaila eskaintzen die ikasleei, hizkuntza- eta kultura-trebetasun gehigarriak eskaintzen baitizkie gure gaztetxoei, eta horiek ateak ireki baitiezazkiekete zenbait lan-sektoretan. Ez dut ebidentzia zientifikorik, baina ziur naiz euskara erabiltzen duen profesional bat atzerrian begirunez eta oso positiboki baloratzen dela. Gainera, enpresek gero eta gehiago baloratzen dute hizkuntza-aniztasuna, bereziki nazioartekotzea funtsezkoa den enpresetan. Euskarak, beraz, gizabanakoen kultura-ezagutza aberasteaz gain, haien enplegarritasuna hobetzen du eta edozein erakunde aberasten duen, ezbairik gabe.

Aitzitik, badira hizkuntzak eragin zuzena duen sektoreen errealitatea ere: ikus-entzunezkoen edota argitaletxeen merkatua, adibidez. Euskaraz ekoizten duten enpresa hauek funtsezko elementua dira Euskal Herriko eta diasporako euskaldunen kultura bizirik iraun dezan. Euskaraz kontsumitzen den merkatua zuzenki termino ekonomikoetan txikia dirudien arren, neurriz kanpoko eragina du; bai ekonomiari dagokionean, eta baita eskualdeko kultur-garapenari dagokionean. Euskarazko filmek, telebista-programek, liburuek eta egunkariek, eskualdeko kultura-oinordetza aberatsa hauspotzeaz gain, enplegua sortzen dute eta tokiko ekonomia suspertzen dute. Euskarazko edukiak sortzeak sektoreko idazle, editore, aktore, zuzendari eta beste profesional batzuei lan-aukerak eskaintzeaz gain, hazkunde ekonomikoari eta turismoa bezalako sektoreei positiboki zuzenki eragiten die.

Euskara tresna ahaltsua da euskal kultura estatuan eta nazioartean zabaltzeko eta enbaxadore kultural gisa jardun behar dugu arlo profesionalean ere. Euskal Herriaren tradizioak, balioak eta ikuspegi bakarrak mundu osoko audientziei helarazteko mekanismoak eraiki eta hauen inbertituz. Eta arrazoi guzti hauengatik, gobernuen apustu garbia eta euskarari eskaintzen zaion finantziazio publikoa indartzen jarraitu beharra dago, euskarak herrialde konpetente eta erakargarriagoa egiten gaituela sinetsita. Gaur egun, euskarak duen eragina ezin da emaitza ekonomiko batzuen baitan neurtu, baina ziur naiz euskararen alde egiten den lanak ere bereizgarri eta erakargarri egiten eta egingo gaituena.

Tipi-tapa eragiten ari gara. Tipi-tapa egiten ari gara aurrera. Tipi-tapa gero eta gehiago gara.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK