Sektore turistikoa hedatzen ari da Bizkaia osoan zehar, eta honek zerbitzu enpresen aukerak handitzen ditu. Urdaibain esaterako, gero eta turismo zerbitzu eskaintza handiagoa dago, tartean, "Taho boat rentals & charters" eta "Urdaibairentals" enpresenak
Ohiko turismo ereduetatik aldenduz, gero eta jende gehiagok egiten du etxe trukaketaren aldeko hautua. Oporretarako aurrekontua merkatzeaz gain, turismo jasangarriagoa sustatzeko modua da
Ikus-entzunezko ekoizpenak nahiz arte eszeniko zein musikalen zuzeneko ikuskizunei zerga pizgarri berriak ezartzea adostu zuten iaz Bizkaiko Batzar Nagusiek. Kultura sektoreak ekonomian izan dezakeen inpaktua ikusita, lurraldera erakarri nahi dira mota horietako ekoizpenak
Azken urteotan sekulako hazkundea izan duen kirola da padela. Orain gutxi arte, Espainian eta Hego Amerikan jokatzen zen soilik, baina egun mundu osoan hedatzen ari da hiru paretez inguratutako pistan erraketarekin jokatzeko ohitura. Hala, 2026rako 6.000 milioi euroko negozio bolumena izango duela aurreikusten da. Hazkunde hau ikusita, inbertsio pribatuen esku hartzea ere ailegatu da, Qatar Sports Investments funtsarena tarteko
Zenbateko propina eman behar da herrialde bakoitzean? Kasu diferenteak aurki ditzakegu munduan, Estatu Batuetan, esaterako, % 20ko eskupekoa ematea gomendatzen da. Euskal Herrian ez dugu ohitura handirik, % 5ak baino gutxiagok ematen baitugu