Abian da landa-eremuetako negozioetan kontsumitzeko Araba Market aurrezki-bonoen salmenta

12 euro ordainduta 20 euro gastatu ahalko da Araba Market plataformako saltokietan, 5.000 biztanletik beherako 96 udalerritan banatuta

Argazkia: Araba Market Argazkia: Araba Market

Salgai daude, dagoeneko, Arabako Foru Aldundiak eta Vital Fundazioak Arabako landa-eremuko ehun ekonomikoari laguntzeko bultzatutako Araba Market programaren bigarren edizioko bonoak. Lehen edizioan salgai jarritako bonoak astebetean agortu ziren. Arrakasta ikusita bi erakundeek erabaki dute bigarren edizioa abiatzea, Araba Market plataforman aurki daitezkeen negozioetan aurrezteko aukera ematen duen «+8» txeke programa martxan jarriz. Txekeek 12 euroko prezioa dute eta, guztira, 20 euroko balioa.

Txekeak 2022ko abenduaren 30era arte edo agortu arte erosi ahal izango dira. Txekeak internet bidez baino ez dira erosiko, Araba Market atariaren bidez.

Erosketa-tiketaren zenbatekoak txekearen zenbatekoaren berdina edo handiagoa izan beharko du, 20 €, erosketa bakoitzean osorik agortu dadin eta ez da eskudirurik itzuliko. Negozio bakoitzak 188 txeke jaso ahal izango ditu gehienez, eta txekeak erosten dituen pertsona fisiko bakoitzak 80 euroko irabazi-muga izango du txekeetan, eta, beraz, 200 euroko gastua egin ahal izango du.

Araba Market 5.000 biztanle baino gutxiagoko Arabako herriguneetan kokatutako negozioen erakusleiho plataforma da. Erronka demografikoari aurre egiteko tresna da, Arabako Foru Aldundiak eta lurraldeko kuadrillek sortua. Ekimen honen helburua landa-eremuko negozioei eta profesionalei sustapen-kanal bat eskaintzea da, salmentak handitu eta ikusgarritasun handiagoa emateko. Era beran landa eremua lan egiteko eta ekintzailetzan aritzeko ingurune natural gisa sustatu nahi du ekimenak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK