Bizkaiko Aldundiak eta Estoniako bizkortze-enpresa batek startupei laguntzeko programa sortu dute

Lankidetza-akordioaren bidez, Startup Wise Guys Saas Bilbao programa burutuko da eta startup hoberenak bizkortzen laguntzeaz gain, Bizkaian nazioarteko startup berriak sortu eta garatuko dituzte

SWG eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak Startup Wise Guys Saas Bilbao programaren aurkezpenean | Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia SWG eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak Startup Wise Guys Saas Bilbao programaren aurkezpenean | Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia

Bizkaiko Foru Aldundiak, Beaz eta Seed Capital sozietateen bidez, eta Estoniako Startup Wise Guys (SWG) bizkortze-enpresak lankidetza-akordioa sinatu dute nazioarteko startup-ak bizkortzeko programa bat abian jartzeko Bilbon, hain zuzen ere BATen, Bizkaia Dorreko nazioarteko ekintzailetza zentroan.

Ekonomia Sustatzeko Saileko diputatu Ainara Basurkok eta Startup Wise Guys-eko arduraduna den Cristóbal Alonsok azaldu dutenez, bizkortze-programak bi edizio izango ditu hasieran (2022 eta 2023) eta asmoa edizio bakoitzean 10-12 startup sortzea da. Alde batetik, Saas, adimen artifiziala, ikusmen artifiziala, blockchain eta 5G teknologien arloko nazioarteko startup hoberenak Bilbo bertatik bizkortu nahi dituzte  eta, bestetik, Bizkaian nazioarte mailako startup berriak sortzen eta garatzen lagundu nahi dute.

SWGk 100.000 euro jarriko ditu gehienez parte hartzen duten startupak finantzatzeko; horrez gainera, Seed Capital Bizkaiak beste 100.000 euro ipini ahal izango ditu irizpideak betetzen dituzten startupak finantzatzeko.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK