Connect Lab proiektuak Arabako hainbat emakume enpresari elkartu ditu

Ampeak bultzatutako proiektuaren helburua da lurraldeko zuzendari, enpresari eta ekintzaileen elkargune izatea, sarea sortu eta ekonomia bultzatzeko asmoz

Gaurko saioko irudia | Argazkia: Ampea Gaurko saioko irudia | Argazkia: Ampea

Arabako hainbat emakume profesional, enpresari eta ekintzaileek bat egin dute gaur Gasteizen, Connect Lab proiektuaren baitan. Ampea Arabako Emakume Enpresarien Elkarteak jarri berri du martxan egitasmoa, eta helburu bikoitza du. Batetik, profesionalen artean elkar ezagutzea eta sarea sortzea. Bestetik, sare horren bitartez parte hartzen dutenen negozio eta egitasmoei bultzada eman ahal izatea, norbere helburuak lortzeko asmoz. Izan ere, kolaborazio enpresarialak bultzatu nahi ditu parte hartzaileen artean.

Horretarako, otsailetik, hilean behin edo bi hilean behineko lan-gosariak antolatu dituzte, gaurkoa bezalakoa, elkar ezagutzeko eta aukerak aztertzeko. Egitasmoan parte hartzeko, zuzenean harremanetan jarri behar da Ampearekin, izan comunicacion@ampea.eus emailean, izan 688854346 telefonoan.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK