Donostiako saltokiei digitalizazioan egindako inbertsioen %80rainoko diru-laguntza emango die Udalak

Dirulaguntzaren zenbatekoa 3.000 eurokoa izan daiteke dssmarketplaza.eus plataformara atxikita dauden saltokintzat, Digital Dendak prestakuntza-programan parte hartzen dutenentzat edo Donostia Sustapenaren beste programa batzuetan parte hartzen duten saltokientzat

Donostiako saltoki bat | Argazkia: enpresaBIDEA Donostiako saltoki bat | Argazkia: enpresaBIDEA

Donostiako Garapen Ekonomikoko zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bitartez, tokiko merkataritzaren eraldaketa digitalari eta lehiakortasunari laguntzeko Digital Dend@k izeneko laguntzen edizio berria jarri du matxan. Donostian izen soziala duen on line denda edo saltoki bat duten eta negozioetan inbertsio digitalak egiten dituzten empresa fisiko edo juridiko txikiei zuzendutako laguntzak dira.

Hala, saltokiaren komunikazio eta marketin digitala hobetzeko ezarritako tresnetan egindako inbertsioaren eta/edo gastuaren % 80ra arteko diru-laguntza emango da. Oro har, laguntza 2.000 eurokoa izan daiteke. Hori bai, Digital Dend@k eta Ekonomia Zirkularra bezalako sustapen-programetan parte hartzen duten saltokientzat (2021eko eta 2022ko edizioak), SmartKalean parte hartzen dutenentzat eta dssmarketplaza.eus era atxikitako edo atxikitzeko prozesuan dauden establezimenduentzat, laguntza ekonomikoa 3.000,00 €-ekoa izango da. Gainera, ateratzen den laguntza ekonomikoa % 10 handituko da, baldin eta merkataritza Ekialdeko Barrutian badago (Altza, Intxaurrondo, Mirakruz-Bidebieta), Egian, Loiolan eta Martutenen.

Digital Dend@k laguntzak bateragarriak dira inbertsio edo gastu bererako jasotako laguntza guztiekin, baldin eta egindako inbertsioaren gastua gainditzen ez bada. Gainera, atzeraeragina dute eta, beraz, urte honetako urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egindako eta fakturatutako gastuak eta inbertsioak aurkez daitezke.

Eskaerak egiteko epea 2022ko abenduaren 31ra artekoa izango da. Enpresa bakoitzeko laguntza bat emango da.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK