Arabako Foru Aldundia
Arabako Foru Aldundia

Foru Ogasunaren zerga bilketa % 17 hazi da lehen lauhilekoan

Zuzeneko zergek zeharkako zergek baino joera hobea izaten jarraitzen dute, %19ko igoerarekin eta zeharkako zergek ordea, %8,6.

Urteko lehen lauhilekoko diru-bilketaren berri eman zuen atzo Arabako Ogasun, Finantza eta Aurrekontuetako Itziar Gonzalo foru diputatuak. Aurreko urtean baino 88,1 milioi gehiago bildu dira apirilean, guztira 680,2 milioi euro.

Aurreko hilabeteetan bezala, igoera horren zati bat aurreko urtean jarduera ekonomikoa motelduta zegoelako eta, gainera, zerga jakin batzuen ordainketak 2021eko bigarren seihilekora arte atzeratu zirelako gertatu da. Foru diputatuak  “aurreko urtearekin alderatuta metatutako bilketaren %17ko igoera positiboa dela" esan du. Hala ere, "kontuan izan behar da 2021ean urtarrilaz geroztik zergen ordainketa atzeratu egin zela eta datuak ezin direla zuzenean alderatu".

Zuzeneko zergak % 19 igo dira

281,7 milioi euro bildu dira zuzeneko zergen bitartez, iaz baino % 19 gehiago. Pertsona fisikoen gaineko zergak  (PFEZ) 242,6 milioi bildu ditu, aurreko urtean baino 41 milioi gehiago. Hazkundea lanaren atxikipenen kontzeptuaren bilakaera onari, zatikako ordainketen kontzeptuari eta kuota diferentzial garbiaren bilakaerari esker izan da. Lanaren atxikipenei dagokienez, aurreko urtean baino 19,2 milioi euro gehiago bildu dira,, 254,4 milioi euro guztira, %8,2 gehiago.

Ehunekoen hazkunderik nabarmenena autonomoen ordainketa zatikatuena izan da, %669,1, ia 8,4 milioi euro. Alde esanguratsu horren jatorria zatikako ordainketak deuseztatzeari dagokio. Kuota diferentzialari dagokionez, 15,4 milioiko gehikuntza izan du aurreko urtekoaren konparatuz.

Enpresek ordaintzen duten Sozietateen gaineko zergari dagokionez lehen lauhilekoaren bilketa 30,5 milioi eurokoa izan da. Bilketa %15,5 hazi da, hots, aurreko urtean baino 4 milioi gehiago. Aldi horretako datuak,baina, oraindik ez dira esanguratsuak.

Zeharkako zergak

Zeharkako zergen bilketa 273,3 milioi eurokoa izan da, iaz baino % 8,6 gehiago. Arabako Ogasunak ahal den neurrian, zerga horien itzulketa arintzen jarraituko duela adierazi du.

Balio erantsiaren gaineko zergak (BEZ) 177 milioi euro bildu ditu, % 11,2 gehiago. Joan den urtean zerga horren ordainketa enpresa jakin batzuentzat atzeratu izanak eragin positiboa izan du zerga metatuaren portaeran. Ogasuna zerga horren itzulketa arintzen ari da.

Hidrokarburoei dagokienez, 65 milioi euro bildu dira, % 6,4 gehiago. Jarduera ekonomikoaren normaltasunari esker, zerga honen diru-bilketa handitu egin da, eta, guztira, ia 4 milioi euro gehiago bildu dira aurten. Horri esker, metatutako diru-bilketa 65 milioi eurokoa izan da, hau da, aurreko urteko bilketa metatua baino % 6,4 handiagoa.

 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK