
2023eko azaroaren 21a
Eg.
2024eko otsailaren 1a
Nafarroako Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak 12,4 milioi euro bideratuko ditu enpresen I+G proiektuetara. Diru laguntzaren deialdia ebatzi zuen bart, eta denera 81 proiektu finantzatuko ditu. Horietatik 43 enpresak banaka egindakoak izango dira, 19 hainbat enpresen arteko elkarlanean egindakoak eta 19 Sinai (Nafarroako I+G+i komunitatea) eta enpresen artekoak.
Berrikuntza proiektu hauek 24 hilabeteetan gauzatu beharko dira, 2025era arte. Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, mugikortasun elektrikoa, elikagai jasangarriak, energia berdea eta osasun arloko proiektuak izango dira.