Magallanes Elkano Sarien banaketa ekitaldia | Argazkia: Spri Taldea

Ekinez

Aiara Valley eta Glucovibes euskal proiektuak Magallanes-Elkano Sarien irabazleen artean

Sevillan egin den sari banaketan, Glucovibesek osasun eta ongizate kategoriako saria jaso du, eta Aiara Valleyk hiriak, smart city eta lurraldea kategoriakoa

Magallanes-Elkano Sariek ekintzaile onenen lana aitortu, ikusarazi eta handitzea dute helburu. Bere hirugarren edizioan, 99 proiektu aurkeztu dira eta sei izan dira sarituak, garapen jasangarriko helburuei lotuta dauden sei kategorien barnean sari bana banatu da. Tartean dira, bi euskal proiektu ekintzaile ere: Glucovibes donostiarra eta Aiara Valley menagaraiarra (Araba).

Glucovibes, GPS metaboliko digitala da, gorputzak barrutik nola funtzionatzen duen ulertu eta arazo metabolikoak atzemateko GPS metaboliko digitala. Magallanes-Elkano Sarietako osasuna eta ongizatea kategoriako saria irabazi du.

Aiara Valley arabarrak, berriz, landa eremuko berrikuntza teknologikoko ekosistema bakar bat sortzea du helburu. Ekosistema horren helburua, ideiak elkarbanatu eta enpresek elkarrekin lan egitea da. Magallanes-Elkano Sarietako hiriak, smart city eta lurraldea kategoriako saria jaso du.

Hirigune jasangarrietarako Oasis izeneko proiektu murtziarrak jaso du, bestalde, Gizarte Berrikuntzako Magallanes-Elkanoren lehen saria.