• EKONOMIA
  • Euskal ekoizpen sareko hainbat proiektu elkarrekin finantzatuko dituzte ICOk eta FEIk

Euskal ekoizpen sareko hainbat proiektu elkarrekin finantzatuko dituzte ICOk eta FEIk

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailarekin bildu dira gaur Bilbon ICOko hainbat ordezkari

Argazkia: Eusko Jaurlaritza
Argazkia: Eusko Jaurlaritza
2023eko irailaren 12a
Eg. 2023eko irailaren 12a

ICO Kreditu Ofizialeko Institutua eta FEI Euskal Finantzen Euskal Institutua elkarlanean arituko dira tokiko ekoizpen sarea osatzen duten hainbat proiektu finantzatzeko asmoz. Gaur bildu dira ICOko ordezkariak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailarekin, eta Suspertze Planaren baitan, “finantzaketa aukerak maximizatzeko” helburua izango du egitasmoak.

 

Besteak beste, gaurko bileran izan dira Ekonomia eta Ogasun Saileko Ekonomiako eta Europako Funtsetako sailburuordea den Iñaki Barredo, Hernando Lacalle Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordea, Arantza Larrauri Finantza Politikako zuzendaria, Juan Alberdi Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen zuzendari eta Yurdana Burgoa Kabinete eta Koordinazioko burua.

ICOren ordezkari gisa, Rosario Casero negozioen zuzendari nagusia eta Antonio Bandres Nazioarteko Finantzaketarako eta Europar Batasunerako zuzendari izan dira.