• ENPRESAK GAUR
  • Javier Garcia izendatu dute Copreciko zuzendari nagusi

Javier Garcia izendatu dute Copreciko zuzendari nagusi

Ikerlan zentro teknologikoan diseinu mekaniko saileko arduraduna izan zen eta Fagor Etxetresnaken zuzendari industrial lanetan ere aritu da

Argazkia: Copreci
Argazkia: Copreci
2023eko azaroaren 14a
Eg. 2023eko azaroaren 14a

Javier Garcia San Martin izango da Copreci kooperatibako zuzendari nagusi berria.  Etxetresna elektrikoetarako osagaiak egiten dituen Mondragon taldeko enpresa da Copreci, eta “ilusioz gainezka” hartu du kargu berriaren izendapena Garciak.

 

Ingeniaritza tekniko mekanikoa ikasi zuen eta ondoren, Lausanneko Eskola Politeknikoan diseinu mekanikoan espezializatu zen Garcia. Ikerlan zentro teknologikoan diseinu mekaniko saileko arduraduna izan zen eta Fagor Etxetresnaken zuzendari industrial lanetan ere aritu da.

“Badakit erronka oso indartsua dela, sozialki eta enpresarialki, eta prest nago topera lan egiteko denok proiektu honen parte senti gaitezen”, adierazi du zuzendari berriak.