• JASANGARRITASUNA
  • Mugikortasun jasangarri baterako kongresua antolatu du MLC-ITS Euskadi klusterrak Bilbon

Mugikortasun jasangarri baterako kongresua antolatu du MLC-ITS Euskadi klusterrak Bilbon

Azaroaren 17an egingo da. Mugikortasun adimendua, teknologia eta errepideetako segurtasuna izango dituzte hizpide, eta ibilgailu autonomo baten simulatzailea erabiltzeko aukera eskainiko dute

Kongresuan egongo den ibilgailu simulatzailea | Argazkia: MLC ITS Cluster
Kongresuan egongo den ibilgailu simulatzailea | Argazkia: MLC ITS Cluster
2023eko urriaren 24a
Eg. 2023eko urriaren 24a

MLC-ITS Euskadi, Mugikortasun eta Logistika klusterrak ITS Kongresuaren hamalaugarren edizioa aurkeztu du gaur. Azaroan 17an egingo da Bilboko BAT dorrean eta bertan elkartuko dira mugikortasun sektoreko teknologiak eta zerbitzuan jorratzen dituzte hainbat eragile.

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatu du kongresua klusterrak. Hala, inaugurazio ekitaldian izango dira Imanol Pradales Azpiegituretako eta Lurralde Garapeneko diputatua, Nora Abete Bilboko mugikortasun zinegotzia eta Eduardo Lasa MLC-ITS klusterreko presidentea.

Hamaika hitzaldi eskainiko dira kongresuan, eta jasangarritasuna, mugikortasun adimendua, teknologia eta segurtasuna izango dituzte hizpide, besteak beste. Era berean, ibilgailu autonomo baten simulatzailea ere egongo da, eta nahi duenak probatzeko aukera izango du.