Elisa Sainz de Murieta

Elisa Sainz de Murieta
EHUko irakaslea eta BC3ko ikertzaile elkartua

Klima-aldaketaren arrisku eta politikak ikuspegi sozioekonomikotik ikertzen ditu. Elisak EHUn geologia zientziak ikasi eta ondoren Madrilen Ingurumen Ingeniaritza eta Kudeaketarako Masterra egin zuen. Bere ibilbide profesionala ULMA kooperatiban hasi zuen eta Eusko Jaurlaritzan ere Biodibertsitaterako zuzendari bezala aritu da.

Klima aldaketaren ondorio sozioekonomikoen ikerketan, Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroan hasi zen 2010 urtean. London School of Economics-eko ikerlari bisitaria ere izan da (2017-2019). Egun, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta BC3ko ikerlari lanetan dihardu.