Javier Arrieta Idiakez

javier arrieta idiakez

Ondarroa, 1976. Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakasle titularra da Deustuko Unibertsitatean.

Zuzenbidearen Euskal Akademiako mahaikide da, Euskadiko Kooperatiben Goren-Kontseiluko arbitroa da eta Labayru Fundazioko Kontseilu Artezkariko kide da.

Testu juridiko ugari itzuli ditu euskarara.

Euskadi Irratia eta Bizkaia Irratiako esataria da, EITBko informazio-zerbitzuekin lankidetzan aritzen da gai soziolaboraletan. Grupo Noticias-eko egunkarietan iritzi-artikuluak idazten ditu, Ttap aldizkari digitaleko zutabegile da eta Karmel Aldizkarian idazten du.