Teknologia kuantikako 600 profesional baino gehiago batuko ditu Quantum Matter 2024ek

Aurtengo edizioan 60 hizlarik eta 25 erakusketarik parte hartuko dute, mundu mailako aditu handienekin batera

Argazkia: Donostia International Physics Center (DIPC) Argazkia: Donostia International Physics Center (DIPC)

Gaur eta ostiralera bitartean Quantum Matter nazioarteko konferentzia egingo da Donostiako Kursaalean eta teknologia kuantikoaren alorreko 600 profesionalek baino gehiagok parte hartuko dute. Eusko Jaurlaritzaren Basque Quantum estrategiari lotuta, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) antolatutako topaketak teknologia kuantikoaren esparruan ideien trukea eta lankidetza sustatu nahi ditu, "erabateko hedapenean dagoen teknologiaren" aurrerapenetan sakontzeaz gain.

Aurten, guztira, 60 hizlarik eta 25 erakusketarik parte hartuko dute, mundu mailako aditu handienekin batera. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gidatuta, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien inplikazioa eta IBMren parte-hartze estrategikoa du topaketak. Antolatzaileen esanetan, konferentziak "EAE, Europa hegoaldeko teknologia kuantikoen polo aurreratuena izatea" du helburu.

Halaber, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailburuak Quantum Matter 2024 nazioarteko konferentziaren inaugurazioan parte hartu du. Bere hitzaldian, Bildarratzek teknologia kuantikoen "haustura" nabarmendu du, "oraindik ere dimentsionatzen zaila den potentzialarekin". Azaldu duenez, ikerketa kuantikoaren aldeko apustua Eusko Jaurlaritzaren datozen urteetarako politika zientifikoen "aitzindari" bihurtu da, Basque Quantum estrategian oinarrituta.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK