130 argitalpen eta 63 proiektu publiko burutu zituen CIC energiGUNEk iaz

Mundu mailan ikerketaren esparruan duen "posizioa" sendotu du ikerketa zentroak. 39 familietako patenteak sortu ditu 2024an

CIC energiGUNEren eraikinaren sarrera | Argazkia: Europa Press CIC energiGUNEren eraikinaren sarrera | Argazkia: Europa Press

CIC energiGUNE ikerketa zentroak 130 argitaratze eta 63 proiektu publikoetan parte hartu zuen iaz. Jarduera horrek guztiak 39 familietako patenteak sortzea ahalbidetu zion zentroari, eta patente horiek Huawei, Apple edota Samsung multinazionalek baliatu zituzten, besteak beste

Ikerketa zentroak 2024ko balantzea egin du gaur. Ikerketaren munduan euren posizioa “sendotu” dutela adierazi dute, “ekoizpen zientifikoa handitu eta proiektu berriak egin” dituztelako, batik bat. Energiaren esparruan munduko ikerketa fundazio garrantzitsuenen artean da CIC energiGUNE, SCImago etxeak egindako ranking-aren arabera.

"Gure lana eragin nabarmena eta zuzena izaten ari da Euskadiko zientzia, berrikuntza eta ekintzailetza zientifikoko ekosistemaren indartzean, eta hori funtsezkoa da energia-trantsizioaren erronkei eraginkortasunez aurre egiteko”, adierazi du Nuria Gisbert ikerketa zentroko zuzendari nagusiak.

Bere esanetan, eragin hori ikus daiteke azken urteotan sendotutako “spin-off ekosisteman”, horren adibide direlarik Basquevolt edo Bcare enpresak.

200 bat lagunek egiten dute egun lan CIC energiGUNEn, eta haien lana goraipatu nahi izan du zuzendari nagusiak. Gogoratu du mundu mailan errekonozimendu handia duten lantaldea dutela, nabarmenduz zentroko bost ikerlari Estatu Batuetako Standford Unibertsitateak zerrendatutako munduko zientzialari esanguratsuenen artean daudela.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK