1.600 pertsona baino gehiagoren aterpe bihurtu da Ekinn

100 egun bete ditu Donostiako espazio berriak eta 512 ekintzaile eta proiektu babestu ditu

Argazkia: Donostia Sustapena Argazkia: Donostia Sustapena

Joan den otsailaren 26an ireki zituen ateak lehenengoz Ekinnek eta dagoeneko 100 egun bete ditu. Donostia Sustapenak ohar bidez azaldu duenez, Gipuzkoako hiriburuan ekonomia eta enplegua bultzatuko duten proiektu berritzaileen garapena sustatzeko konpromisoari zor zaio apustua. Horrela, aurreneko 100 egunetan, 1.605 pertsona igaro dira Donostiako berrikuntza eta ekintzailetza gune berritik.

Ekinnek ekintzailearen bulegoa deritzona du, eta bertan hurbiletik eta modu pertsonalean, arreta eta orientazioa eskaintzen dizkie ekintzaileei eta euren proiektuei. Zehazki, zabaldu zenetik bulegoak 512 ekintzaile eta proiektu babestu ditu.

Ane Oyarbide Ekonomia eta Bertako Enplegurako zinegotziak nabarmendu duenez, Ekinnen aldeko apustua jauzi kualitatiboa da Donostia Sustapenaren zerbitzuan eta, zehazki, ekintzailetzaren eta enpresa-proiektuen garapenari lotutakoak hiriko herritarrengana eta, bereziki, gazteengana hurbiltzeko udalaren apustuan: “Ekinn hurbileko erreferentzia izatea nahi dugu, donostiarrek bertara joateko eta Donostia Sustapenak eskaintzen dizkien aukerak aprobetxa ditzaten, beren prestakuntzan sakonduz eta beren ekintzailetza-proiektuak lagunduz hazteko eta hobetzeko aukera izan dezaten".

Bestalde, zerbitzu motaren arabera arreta jasotako ekintzaileen kopuruaren banaketa hauxe da:

Sentsibilizazio eta prestakuntzari dagokionez, 100 egunetan 127 gaztek jaso dute arreta, euren ekimen ekintzaile berriak garatu ahal izan ditzaten. Berrikuntzarekin eta ekintzailetzarekin lotutako gaitasunen sentsibilizazioaren, prestakuntzaren eta garapenaren aldeko Donostia Sustapenaren apustu hori batez ere lanbide heziketa-zentroekin eta unibertsitateekin lankidetzan egiten ari da.

Amaitzeko, tokian tokiko zein nazioarteko berrikuntzaren eta ekintzailetzaren ekosisteman sartuta dauden erakunde estrategikoekiko lankidetza eta konexioa indartzea da Ekinn nodoaren helburuetako bat, espazio ireki gisa eta topagune gisa duen izaera indartzeko.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK