%1,8 hazi da EAEko goi eta erdi-goi teknologia sektoreetan aritzen den profesional kopurua

Negozio-zifrak % 10 egin du gora urtebetean, eta % 24,6 2010eko datuekin erkatuta

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Goi eta erdi-goi teknologiako jarduerez aritzean, oinarri teknologiko sendoa dutenei eta ezagutzak azkar berritzen dituztenei egiten die erreferentzia Eustatek. Hain zuzen ere, estatistika institutuak sektore horrek sortutako lanpostuei eta balio erantsiari buruzko datuak ezagutarazi berri ditu: 2021ean 95.412 langileri eman zien lan sektoreak. Bestela esanda, EAEn dagoen landun guztien %8,7ari, aurreko ekitaldian baino %1,8 gehiagori, alegia.

Sektoreak 5.033 enpresa hartzen ditu bere barnean, guztizko 21.812 euroko fakturazioarekin. Horri esker, EAEko ekonomiaren balio erantsi osoaren %8,6 sortu zuen 2021ean. Hain zuzen, negozio-zifrak % 10,0 egin du gora urtebetean, baina 2010eko datuekin erkatuz gero, % 24,6ko hazkundeaz ari gara. Balio erantsiak % 5,3 egin zuen gora.

Aipatzeko beste alderdi bat da berrikuntza. Izan ere, sektore bereziki berritzailea da: enpresen %13,1ek egiten du berrikuntza, beste sektore batzuetan %1ek egiten duen bitartean. 2021ean langileen 10.542 ari ziren berrikuntza esparruan 'Dedikazio Osoko Baliokidetzan'.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK