
Alemaniako Hannover hirian egingo da fabrikazio aurreratuko teknologiei buruzko EMO Hannover 2023 azoka. Makina-erreminta, doitasun tresnak, automatizazioa eta industria digitalizazioa ditu ardatz azokak, eta irailaren 18tik 23ra egingo da. Aurten, 40 herrialdetako 2.000 enpresa baino gehiago espero dira bertan, eta euren teknologia adimenduen berrikuntza aurkezteko parada izango dute. 2019an, 47 herrialdetako 2.211 erakusketari elkartu ziren eta 120.000 bisitari nahiz sektoreko profesional bertaratu ziren, hala nola, makina fabrikatzaileak edota osagaien hornitzaileak.
Euskal enpresen presentzia izango da aurtengo ekitaldian, 36 erakusketari joango baitira hemendik. Era berean, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua, Mikel Amundarain Industriako sailburuordea, Eider Mendoza Gipuzkoako Diputatu Nagusia, Ane Insausti Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoetako diputatua, Jon Gurrutxaga Berrikuntza eta Nazioartekotzeko zuzendaria eta Unai Andueza Ekonomia Sustatzeko zuzendaria bertan izango dira.
Halaber, Hannoverreko azokan, BECn 2024ean egingo den BIEMH azokaren aurkezpena egingo da. Ekainaren 3tik 7ra egingo da makina-erremintaren nazioarteko biurtekoa. Hala, Alemaniako hirian elkartuko dira BIEMHko antolatzaileak, eta BEC nahiz AFM klusterreko arduradunak.