ADI Data Center eraikitzen hasi dira

Punta-puntako data zentroa izatea du helburu azpiegiturak. Lehen harria jartzeko ekitaldian izan da gaur Iñigo Urkullu lehendakaria

Argazkia: Irekia Argazkia: Irekia

Hasi dira ADI Data Center eraikitzen. Iñigo Urkullu lehendakariak jarri du gaur lehen harria, eta berarekin batera izan da gaurko ekitaldian Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua.

Euskaltelek, Teknei taldeak, Dominionek eta Eusko Jaurlaritzak sortua, punta-puntako datu zentroa izan nahi du ADI Data Centerrek, eta Bizkaiko Parke Teknologikoan eraikiko dute Abanto-Zierbenan. Lehendakariak azaldu duenez, enpresek eta erakundeek informazioa, datu eta artxiboak interneten biltegiratzeko ahalmen handia izango dute zentro berri honi esker, eta eraldaketa digitaleko prozesuak garatzeko giltzarri izango da.

“Oso urte gutxitan, idazmakinez dokumentuak sortu eta artxibategietan gordetzetik `hodeian´ biltegiratzera igaro da lan-mundua”, adierazi du Urkulluk, eta proiektu berri honek laneko informazioa gordetzeko “jauzi kualitatibo handia” ekarriko duela nabarmendu du.

Atlantic Data Infrastucture-ADI zentroa “hurbila, fidagarria eta ekonomikoa” izango dela, eta datuen biltegiratzea enpresen garapen digitalerako oztopo izatea saihestuko duela ere esan du Urkulluk gaurko ekitaldian.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK