• BERRIKUNTZA
  • Adimen Artifizialak ETEei eskaintzen dizkien aukerak aurkeztuko ditu Bilboko Ganberak

Adimen Artifizialak ETEei eskaintzen dizkien aukerak aurkeztuko ditu Bilboko Ganberak

Urriaren 3an egingo den jardunaldian aplikazio praktikoak erakutsiko dira Leire Legarretaren eskutik

Argazkia: BFA
Argazkia: BFA
2025eko irailaren 26a - 14:50

Bilboko Ganberak Enpresa Konexioak 2025: oraina bultzatuz, etorkizuna Proiektatuz zikloaren hitzordu berria antolatu du urriaren 3an, EHUko Familia Enpresen katedrarekin batera eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatuta. Adimen artifiziala lurraldeko enpresa txiki eta ertainetan aplikatzeari buruzkoa izango da saioa.

 

Jardunaldia goizeko 9:00etan hasiko da Ganberaren egoitzan, eta “AAko 100 kasu erreal ETEetan eta irismen-aukerak” izenburua izango du. Leire Legarretak, We are Clickers 'start-up'aren sortzaile eta zuzendari exekutiboak, AA ren bitartez produktibitatea nola hobetu, kostuak murriztu, zeregin errepikakorrak automatizatu eta negozio bide berriak nola ireki daitezkeen azalduko du eta adibide zehatzak partekatuko ditu. Esan duenez, helburua da “askotan ETEei digitalizaziorantz lehen urratsa ematea eragozten dien konplexutasun-hesia haustea”.

Parte-hartzaileek beren negozioei aplika dakizkiekeen erabilerak identifikatu ahal izango dituzte, eta, saioa amaitzean, ETEentzat diseinatutako AA aukeren mapa bat jasoko dute. Material horretan, hainbat kudeaketa-arlotako aplikazioak bilduko dira, baita jarraitu beharreko lehen urratsak azaltzen dituen gida praktiko bat ere. Parte hartzea doakoa izango da, baina aldez aurretik izena eman behar da Bilboko Ganberaren webgunean.