Adimen artifiziala etxeetan

Domotika pixkanaka-pixkanaka ari da gure etxeetan sartzen. Geroz eta gehiago dira Alexa edo Google Home bezalakoak dituztenak. Baina bestelako erabileretarako ere egokiak izan daitezke, hala nola adinekoei laguntzeko

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Teknologia aurrera doa etengabe, eta duela urte gutxi zientzia-fikzioa zirudiena, gaur egun errealitate bilakatu da. Adimen artifiziala eta domotika gure etxeetan sartu dira, eta gero eta gehiago dira sistema horiek egunerokoan erabiltzen dituztenak. Genero hori gustuko dutenek gogoan izango dituzte 1980ko hamarkadako film eta telesailak. Back to the Futuren telebista pizten zuten ahotsarekin, eta etxeak gaitasuna zuen norbait etxera iristen zenean jakiteko. Knight Riderren, autoa bakarrik gidatzen zen, berarekin hitz egin zitekeen eta trafikoaren egoera bere kabuz interpretatzeko gai zen. Horrek guztia utopia izateari utzi dio, eta gero eta gehiago dira sistema horiek beren etxeetan sartzen dituztenak.

Alexa, Siri eta Google Assistant dira une honetan laguntzaile birtual ezagunenak. Gure telefono mugikorrean eta gure erlojuan daramatzagu, eta gure etxeetako bozgorailuetan ere daude. Horiei esker, kontsulta azkarrak egin ditzakegu, tenporizadoreak programatu eta telefonoz deitu, eskuak bolantetik kendu gabe gidatzen dugun bitartean. Laguntzaile birtualek sarera konektatutako gadget-ekosistema oso bat sortu dute, etxeak domotizatzeko aukera ematen duena eta laguntzaile horiekin zuzenean kontrolatu daitekeena. Beraz, gaur egun litekeena da iratzargailuak goizero zarata desatsegina egin beharrean, logelako argiak piztea, gortinak altxatzea eta zure lanpostu bideko eguraldiaren eta trafikoaren egoeraren berri ematea.

Zailtasunak bateragarritasunarekin

Gaur egun, arazo larria dago etxeak domotizatzeko orduan; gailu batzuk bateragarriak dira hiru laguntzaileetako batekin, baina ez guztiekin. Laguntzaile bakoitzak bere domotika-protokoloa du: Applerena HomeKit da, Googlerena, Google Home eta Amazonena, Alexa. Une honetan, Android telefonoen erabiltzaileak bideratuagoak daude Google assistant duten etxeko gailuak erabiltzera. Horren ondorioz, egunen batean Appleren gailuetara aldatu nahi badute, haien sistema domotikoa kaltetu egingo da.

Gaur egun, arazo larria dago etxeak domotizatzeko orduan; gailu batzuk bateragarriak dira hiru laguntzaileetako batekin, baina ez guztiekin

Arazo horrekin amaitzeko, duela gutxi Matter protokoloa jarri da abian, arestian aipatutako protokolo guztiak elkarren artean bateragarriak izatea lortuko duen estandarra. Izan ere, domotikak erabiltzailearen zerbitzura egoteko sortu da. Horrela ekidingo da erabiltzaileek sekulako buruhausteak ez izatea, ezin duelako bere gadgeta gainontzekoarekin bateragarri egin.

Domotika adinekoei laguntzeko

Pertsonen bizitza errazteko, iaz Wattio enpresa donostiarrak sistema domotiko bat jarri zuen martxan, modu independentean bakarrik bizi diren adinekoentzat. Probatzen ari den sistema hori ehundik gora familiak probatu zuten, eta oso harrera ona izan zuten; izan ere, hamarretik zortzi gustura sentitu dira sistema horrekin.

Konekta2 sistemak adimen artifizial propioa du, eta etxean gertatzen den guztia kontrolatzeaz arduratzen da. [...] Adibidez, ate nagusia ohikoa ez den ordu batean irekitzen bada, sistemak arduradunari edo familiari jakinaraziko dio

Konekta2 sistemak adimen artifizial propioa du, eta etxean gertatzen den guztia kontrolatzeaz arduratzen da. Ekosistema domotikoak, oraingoz, laguntzailearekin komunikatzeko bozgorailu, ate nagusirako sentsore eta hozkailuaren aterako sentsore bat ditu. Adimen artifizialari esker, ateak irekitzeko eta ixteko errutinak gogoratzeko gai da. Beraz, adibidez, ate nagusia ohikoa ez den ordu batean irekitzen bada, sistemak arduradunari edo familiari jakinaraziko dio. Gainera, bozgorailuari eta laguntzaile birtualari esker, erabiltzaileak harekin hitz egin, Interneten bilaketak egin, tenporizadoreak programatu edo laguntza eskatu dezake. Proiektu horri esker, adineko edo mendekotasuna duten pertsona askok modu erabat independente eta seguruan bizitzen jarrai dezakete.

Urte gutxiren buruan domotika eta laguntzaile birtualak errealitate bihurtu dira. Orain, erabiltzaileen zerbitzura jartzea bilatu behar dugu, pertsonen bizitza errazteko eta, horrela, bakarrik bizi direnei eta horretan jarraitu nahi dutenei laguntzeko.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK