• BERRIKUNTZA
  • Adinberri Longevity Forumaren bigarren edizioa urriaren 14 eta 15ean izango da

Adinberri Longevity Forumaren bigarren edizioa urriaren 14 eta 15ean izango da

Gipuzkoak longebitate berriaren aldeko apustua indartu du topaketa honen bitartez eta erreferentziazko 40 erakusketari eta hizlari baino gehiago bilduko ditu

Adinberri Longevity Forumaren bigarren edizioa aurkeztu da|Argazkia : GFA
Adinberri Longevity Forumaren bigarren edizioa aurkeztu da|Argazkia : GFA
2026ko urriaren 7a - 16:56
Eg. 2026ko urriaren 7a - 17:18

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberri Fundazioak longebitate berriaren aldeko apustua indartuko du Adinberri Longevity Forum topaketaren bitartez. Urriaren 14an eta 15ean egingo da Kursaalean eta nazioarteko topaketa honek erreferentziazko 40 erakusketa eta hizlari bilduko ditu. Esparru desberdinetan gero eta urte gehiago bizi dituen gizarte bati urte horietan hobeto bizitzeko zer ekarpen egin daitezken aztertuko da. Zientzia, teknologia, prebentzioa, berrikuntza, ekonomia eta ekintzailetzaren bitartez ikuspegi desberdinak aztertuko dira.

 

Maite Peña Zainketetako eta Gizarte Politiketako foru diputatuak, Rakel San Sebastian Adiberri Fundazioko zuzendariak eta Cristina Garmendia Cotec Berrikuntzarako Fundazioko presidenteak eta SILOren bazkide fundatzaileak gaur aurkeztu dute bigarren edizioa. Aurtengo foroak aurrerapauso nabarmena dakar, bai egitarauari dagokionez, bai esperientzia-dimentsioari eta gizarte osoari zabaltzeari dagokionez. 

Programa profesionala urriaren 14an hasiko da eta zientzian eta teknologian jarriko du arreta. Andrew Steele zientzialari eta idazle britainiarrak 'Gehiago bizitzeko zientzia: longebitatearen etorkizuna' hitzaldia eskainiko du besteak beste. Prebentzioa izango da lehen jardunaldiko ardatz nagusietako bat. Gai hori jorratzeko Leocadio Rodríguez Mañasek, Madrilgo Osasun Zerbitzukoak (SERMAS), ahultasunaren prebentzioa ikuspegi integral batetik landuko du,

 

Topaketaren bigarren jardunaldian ekonomiarako, ekintzailetarako eta gero eta gehiago bizi den biztanleriaren inguruan sortzen ari den joetarako begirada zabalduko du. Jardunaldia Gurutz Linazasoro, neurologoa eta Vivebiotech-en sortzailea, eta Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiaren arteko elkarrizketarekin hasiko da, zientziaren, ongizate integralaren eta ekonomiaren inguruan. Bestalde, Iñaki Gabilondo kazetariak eta Javier García Cogorrok, Columbus Venture Partners-en sortzaileak, ongizatearen etorkizunaz eta bizi iraupen luzeago bat duen gizarte bati eusteko erronkez hitz egingo dute.

Aurten berritasun handia edukiko du topaketak. Urriaren 15ean 15:30etik aurrera, topaketak bere programa herritar guztiei zabalduko dienean. Sarrera doakoa izango da, aurrez izena emanda.

 

 

 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain