
Applek ekainaren 9an egin zuen garatzaileen urteroko konferentzia, eta erabiltzailearen esperientzia bere sistema guztietan birdefinitu du. iOS 26, macOS 26, iPadOS 26, watchOS 26, tvOS 2 eta visionOS zigilupean interfaze berritu eta koherente bat estreinatu du, kristalean inspiratua. Adimen artifiziala berriro agertu bazen ere, Applek iazko mugak onartu zituen, eta oraingoan, diseinuan, pribatutasunean eta produktibitatean oinarritutako bilakaera ukigarria eskaintzearen alde egin du.
iOS 7tik, 2013tik, Apple ez zen ausartzen bere sistema eragileak hain sakon eraldatzen. Baina WWDCen (Worldwide Developers Conference) edizio honetan konpainiak urratsa ematea erabaki du. Apustu handia Liquid Glass izeneko ikusizko esperientzia berri bat da, minimalismo laua atzean uzten duena, VisionOSen inspiratutako interfaze arinago, sakonago, gardenago eta animazio dinamikoago bat integratzeko. Lengoaia berri hori sistema guztietan egongo da, iPhonetik hasi eta Apple Vision Pro-etaraino.
iOS 7tik, 2013tik, Apple ez zen ausartzen bere sistema eragileak hain sakon eraldatzen
Birdiseinuarekin batera hobekuntza praktikoak datoz: ikono berrituak, pantaila horma-paper atzealde moldagarriak, widget interaktiboak eta hain inbasiboa ez den jakinarazpen-sistema. Interfazea ez da soilik desberdin ikusten, biziagoa, pertsonalagoa eta erreaktiboagoa sumatzen da.
Apple Intelligence: itxaronaldi luzea
Apple Intelligence iragarri eta urtebetera, Applek aitortu zuen agindutako funtzio asko oraindik ez direla erabiltzaileengana iritsi. Hala ere, OS 26k tresna indartsu berriak ditu. Denbora errealeko itzulpenak teklatuan, deietan eta bideo-deietan integratzen dira, eta mezuen aplikazioak, berriz, spam antzeman eta ezabatzen du automatikoki. Visual Intelligencek pantaila-kaptura baten barruan edukia bilatzeko aukera emanez. Image Playgroundek iPhonetik zuzenean irudiak sortzeko aukera ematen du, emojiak edo argazkiak konbinatuta ere.
Iragarpen nabarmenetako bat iPadOS 26rena izan zen. Amaierarako gordeta, iPad-aren sistema eragileak jauzi handiena egin du jaio zenetik. Gainerako ekosistemaren interfaze bera du, baina benetan bereizten duena produktibitatera bideratuta egotea da.
Applen iragarpen nabarmenetako bat iPadOS 26rena izan zen. Amaierarako gordeta, iPad-aren sistema eragileak jauzi handiena egin du jaio zenetik
Menuen barra berriak, birdiseinatutako "multi tarea", gezi formako erakusle zehatzak eta fitxategien app askoz ere moldakorragoak, Mac batetik inoiz baino gertuago jartzen du iPad. Lehen aldiz, posible da dokumentuak bigarren planoan esportatzea eta app-ak etenik gabe aldatzea, eta hori funtsezkoa da lan-fluxu zorrotzagoetarako. iPad-a iPhonearen bertsio handitua izateari uzten dio bere nortasuna lan tresna gisa onartzeko.
Ekosistema konektatuagoa eta pertsonalagoa
OS 26 etiketarekin izenak bateratuta, gailuen arteko kohesioa indartu nahi du Applek. Nobedadeak norabide guztietan zabaltzen dira: macOS 26, Tahoe-n iPhone-ren deien app-a edo Live Activities ikusi ahal izango ditugu; watchOSen orain gomendio pertsonalizatuak eta motibazioa eskaintzen ditu; eta tvOSek profil indibidualak, Apple TV+ren estreinaldi berriak eta iPhonea mikrofono gisa erabiliz karaoke moduko funtzioak ekarriko ditu.
VisionOSek ere eboluzionatu du. Widgetak orain libreki jar daitezke ingurune espazialean, 2D irudiak 3D eszena bihurtzen dira erabiltzailearen mugimenduaren arabera, eta bateragarritasuna zabaltzen da Stylus bezalako osagarriekin edo PS VR aginteekin. Gainera, GoPro bezalako kamerekin grabatutako 360 graduko bideoak ikus daitezke, orain Apple Vision Pro sistemarako optimizatuak. Gainera, sistema guztiek bideojokoen app berria ekarriko dute. Aplikazio horrek instalatutako tituluak antolatzen ditu, estatistikak, lagunen arteko erronkak eta plataformen arteko sinkronizazioa eskuratzeko aukera emanez, Applek arlo horretan duen anbizioa azpimarratuz.
"Applek ulertu du garaia zela bere sistemen itxura eta arima berritzeko. Ikusizko birdiseinuak esperientzia bateratu eta modernizatzen du, adimen artifizialaren funtzioak, mugatuak izan arren, benetako erabilgarritasuna erakusten hasten dira"
WWDC 2025 ez da erreboluzio bat izan, baina urrats sendo bat bai. Applek ulertu du garaia zela bere sistemen itxura eta arima berritzeko. Ikusizko birdiseinuak esperientzia bateratu eta modernizatzen du, adimen artifizialaren funtzioak, mugatuak izan arren, benetako erabilgarritasuna erakusten hasten dira eta iPad, azkenean, ingurune profesionalerako alternatiba serioagoa bilakatuz.
Aldaketak egiteko daude oraindik, batez ere iazko bete gabeko promesei dagokienez. Konferentzia honek argi utzi du Applek ez duela korrika egin nahi lehenengo iristeko, baizik eta etorkizun bat eraiki, diseinuak, pribatutasunak eta adimen artifizialak eskutik helduta aurrera egin dezaten. Kristal likidoa ez da soilik metafora bisual bat, aro berri baten isla da Apple ekosistema osoarentzat.