• BERRIKUNTZA
  • Azaroaren 13an banatuko dira EHUk eta AMAk elkarlanean antolatutako marketin sariak

Azaroaren 13an banatuko dira EHUk eta AMAk elkarlanean antolatutako marketin sariak

Hautagaitzak aurkezteko epea bihar amaituko da. AMA elkarteak helburu du marketin eta salmenta arloko profesional nahiz erakundeak elkartzea

Argazkia: AMA elkartea
Argazkia: AMA elkartea
2026ko urriaren 2a - 14:14

EHUk eta AMA marketin elkarteak antolatuta, marketin sarien zortzigarren edizioa martxan da dagoeneko. Marketin eta salmenta alorrean egitasmo berritzaileak egiten ari diren enpresa, proiektua eta lantaldeak aitortzea du helburu sariketak.

 

Sariketa ekitaldia azaroaren 13an egingo da Bilboko Bizkaia Aretoan, eta hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 3ra arte izango da zabalik, hau da, bihar arte. Partaidetza doakoa da.

AMA elkarteak helburu du marketin eta salmenta arloko profesional nahiz erakundeak elkartzea, besteak beste, beren artean ezagutza partekatzeko eta ikusgarritasun gehiago emateko enpresa arlo honi.

 

Salmenten estrategia, marketin jasangarria, marketin digitala, marka eta identitatea edota komunikazioa lantzen duen edozein proiektu aurkeztu daiteke sarietara.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain