• BERRIKUNTZA
  • Azti zentroko Angel Borjak AEBetako Odum Award for Lifetime Achievement saria jaso du

Azti zentroko Angel Borjak AEBetako Odum Award for Lifetime Achievement saria jaso du

Sari hau jasotzen duen lehen europarra da, orain arte zientzialari estatubatuarrek soilik eskuratu baitute. Itsasertzeko ekosistemak ezagutzeko egindako ekarpenengatik saritu dute

    Javier Larrea / Azti
    Javier Larrea / Azti
    2025eko uztailaren 18a - 11:32

    Azti zentroko Angel Borja ikertzaileak nazioarteko aitortza jaso du ikerkuntza esparruan izandako ibilbideagatik. Odum Award for Lifetime Achievement saria jaso du, zeina AEBetako Coastal and Estuarine Research Federation (CERF) erakundeak ematen duen.

     

    "Ibilbide zientifiko aparta eta itsasertzeko eta estuariako ekosistemak ezagutzeko, kudeatzeko eta kontserbatzeko egindako ekarpenengatik" egin diote aitortza Borjari. Nabarmentzekoa da, gainera, 1997an sariketa hau sortu zenetik, estatubatuar zientzialariek jaso dutela aitortza, hartara, Aztiko ikerlaria estatubatuarra ez den lehen ikerlaria da saria jasotzen.

    "Ohore handia da Odum familiaren zientzia-ondareara biltzen sari bat jasotzea, familia haren lanek markatu baitzuten nire bokazioa eta karrera", adierazi du Borjak. Sari honek Odum familiaren izena darama; familia hura erreferentziazkoa da AEBetako ekologia modernoaren ikerkuntzan.

     

    Zera gehitu du Borjak: sari hau "pizgarri kolektiboa da Europatik kostalde erresilienteagoen eta hobeto kudeatuen alde lan egiten dugun pertsona guztientzat, eta erabakiak hartzeko garaian zientzia aplikatzen jarraitzeko bultzada da".

    Borjak bere ibilbide guztia Euskal Herrian egin du. 25 laguneko zenbait proiektu gidatu ditu Aztin, eta ikasle ugari trebatu ditu nazioartean. Aztitik adierazi dute Borjaren lana gakoa izan dela Euskal Herriko itsasoaren defentsan, kutsaduraren aurkako borrokan  eta ozeanoen osasunaren ebaluazioan, besteak beste.