• BERRIKUNTZA
  • BAAI.EUS webgune-sortzailea aurkeztu du Puntueusek

BAAI.EUS webgune-sortzailea aurkeztu du Puntueusek

Latxa euskal adimen artifizialean oinarritutako lehen aplikazioa da. Euskarazko teknologia herritarren, profesionalen eta enpresen eskura jartzen du BAAI.EUSek

Josu Waliño  BAAI.EUSen aurkezpenean | Argazkia: utzitakoa
Josu Waliño BAAI.EUSen aurkezpenean | Argazkia: utzitakoa
2026ko urriaren 30a - 14:06

Puntueusek euskarazko adimen artifizialarekin egindako tresna digital berria aurkeztu du: BAAI.EUS. Hitz zentroak garatutako Latxa euskal adimen artifiziala aplikazio praktiko batean txertatzen den lehen aldia da. BAAI.EUSek erabiltzaileei webgune profesionalak sortzeko aukera eskainiko die, programazio ezagutzarik ez da behar izango erabili ahal izateko.

 

Puntueuseko arduradunek azaldu dutenez, urte hauetan .EUS domeinua eskuratzeaz gain, erabiltzaile askok beren web gunea sortzeko laguntza eskatu dutela azaldu dute. Behar horri erantzuna emateko sortu dute BAAI.EUS. Webgune-sortzaile honen berrikuntza nagusia da erabiltzaileak ez duela webgunea hutsetik sortu behar. Modu horretan, negozio txikiek, beren kontura lanean aritzen diren profesionalek zein bestelako edozein erakundek eta enpresek, bere jarduera euskaraz ere digitalizatzeko aukerak zabaltzen dira.

Aurkezpenean Josu Waliño, Puntueuseko zuzendariak; Unai Andueza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako foru diputatuak; Eneko Agirre, Hitz zentroko zuzendariak; eta Lorea Arakistain, Puntueuseko marketin zuzendariak parte hartu dute.

 

BAAI.EUSen ezaugarri nagusietako bat Latxa euskal adimen artifizialaren integrazioa da. Horri esker, erabiltzaileek lehendik duten sareko informaziotik abiatuta sor dezakete beren webgunearen lehen bertsioa. BAAI.EUSek web guneak sortzeko beste aukerak eskaintzen ditu AAren bidezko sorkuntzaz gain: aurrez prestatutako txantiloi batetik abiatzea edo webgunea hutsetik eraikitzea. Hiru bide horiei esker, erabiltzaile bakoitzak bere ezagutza teknikoen eta proiektuaren beharren arabera webgunea sortzeko modua aukera dezake.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain