BAIC Basque Artificial Intelligence Centerren sartu da Ibermatica

Informazioen teknologietako konpainia Ayesa taldearen parte da egun. 2021ean sortu zen BAIC eta 45 bazkide ditu jada

Argazkia: Ibermatica/Wikimedia commons Argazkia: Ibermatica/Wikimedia commons

Ayesa taldea, Ibermaticaren bitartez, BAIC Basque Artificial Intelligence Centerren sartu da bazkide bezala. Adimen artifiziala jorratzeko inteligentzia zentroa da BAIC, 2021ean sortua, eta 45 erakunde bazkide ditu jadanik.

Ayesa Sevillako enpresa taldeak 2022an erosi zuen Ibermatica, eta hainbat sektoreetarako, industria, osagungintza edota ziberseguritatea, besteak beste, adimen artifiziala eta teknologia jorratzen du. Era berean, datuen ustiaketa, prozesuen optimizazioa, ikuspen artifizialaren garapena eta bestelako adimen artizial generatiboa bezalako teknologiak ere garatzen ditu.

Ayesak gaur zabaldutako oharraren arabera, BAICen bazkide berriak sartzeak ekosistema indartzea ekarriko du, eta sektoreko eragile askorentzat erreferentzia puntu bilakatzea ahalbidetuko du, hala nola, zentro teknologikoentzat edota administrazio publikoarentzat.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK