Basque Artificial Intelligence Center-i bi kide batu zaizkio, EHU eta Semantic Systems

Azken elkartzearekin, 37 kidek osatzen dute adimen artifizialaren euskal ekosistema

BAICen sorrera ekitaldia pasaden uztailean | Argazkia: Spri BAICen sorrera ekitaldia pasaden uztailean | Argazkia: Spri

Basque Artificial Intelligence Center-eko (BAIC) zuzendaritza batzordeak jakinarazi duenez, bi kide batu zaizkio adimen artifizialaren euskal ekosistemari: Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) eta Semantic Systems soluzio aurreratuak diseinatu, garatu eta integratzen dituen ETEa. Azken elkartzearekin, jada 37 dira 2021ean sortutako BAIC ekosistemaren parte diren kideak.

Euskal Autonomia Erkidegoko adimen artifizialaren ezarpena bultzatzeko helburua du BAICek, eta industrian teknologia hori berehalakoan txertatu nahi du. Aldi berean, teknologia eta gizarte erronka handienetako batean nazioarteko posizionamendu gisa balioko duten proiektuen esperimentazio eta azelerazio laborategi gisa ere balioko du zentroak. BAIC adimen artifizialaren arloko agente garrantzitsuen mapaketa bat egiten ari da, ekosistema nazioarteko sareetako erreferente gisa kokatzen joateko, araudiaren definizioan eta adimen artifizialeko prozesuen estandarizazioan eta datuen estrategian modu aktiboan parte hartzeko.

2021eko uztailean sortu zen BAIC, eta bi kide berriez gain, beste 35ek osatzen dute adimen artifizialaren ekosistema: Aratubo, Ariadna Grid, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM), Bizkaia Lantik, CAF, Cardiva, Ceit, Data Value Management, Deusto Seidor, Ejie, Euskaltel, Fagor Arrasate, Fundación Tekniker, Gestamp, Hupi Ibérica, Iberdrola, Ideko, Ikerlan, Inzu Group, Irisbond, ITP Aero, Lantek, Lortek, Corporación Mondragon, Mondragon Goi Eskola, Multiverse Computing, Petronor, Sener, SPRI, Tecnalia, Tubacex, Ulma Medical Technologies, Deustuko Unibertsitatea, Versia eta Vicomtech dira gainerako kideak.

BAICen parte izan nahi duen beste enpresarik balego, inprimaki hau bete beharko du.

Informazio gehiago
Errenta-kanpainaren berrikuntzak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan
Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK