• BERRIKUNTZA
  • Basquevoltek litiozko bateria solidoak egiteko laborategiak zabaldu berri ditu

Basquevoltek litiozko bateria solidoak egiteko laborategiak zabaldu berri ditu

“Basquevolt Innovation Center” izeneko I+G zentroa inauguratu du Iñigo Urkullu lehendakariak Miñaoko Parke Teknologikoan

Basquevolt Innovation Centeren inaugurazio ekitaldia pasa den ekainean | Argazkia: Eusko Jaurlaritza
Basquevolt Innovation Centeren inaugurazio ekitaldia pasa den ekainean | Argazkia: Eusko Jaurlaritza
2023eko ekainaren 20a

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua “Basquevolt Innovation Center” I+G zentro berriaren inaugurazio ekitaldian izan dira. Laborategi berriak jarri dituzte abian zentroan, eta bertan, belaunaldi berriko bateria-gelaxkak garatzen jarraituko dute.

 

Lehendakariaren esanetan, “gure industria-sektorearen dinamismoaren, berrikuntzaren eta lankidetzaren adibide” da proiektu hau. Hala, Basquevoltek azken urtean egindako lanaren emaitza dira laborategi berriak, litiozko bateriak egoera solidoan egiteko materialak garatu eta fabrikatzeko. Patentatutako teknologia propioa du, polimeroen eta material ez-organikoen konbinazio bat, CIC energiGUNEan esparru honetako hainbat ikertzailek hamar urte baina gehiagoz egindako ikerketaren emaitza, hain zuzen. Gainera, bateria berri hauen teknologiak, egungo bateria elektrikoen kostua %30 murriztu eta horien autonomia %50 handituko du.

Egoitza Miñaon duen enpresak 40 langile baina gehiago ditu egun, eta lehendakariak esan duenez, “tokiko teknologia duen ekimen eraldatzailea da, ekonomia eta enplegua sortzen dituena, deskarbonizazioa bultzatzen eta ingurumena hobetzen laguntzeko”.