Basquevoltek 14,6 milioi euroko diru laguntza jasoko du Europar Batasunak ibilgailu elektrikoak sustatzeko proiektu estrategikoaren baitan. Deialdiaren ebazpena egin delarik, behin behinean diru laguntza dagokio teknologia enpresari, eta egungo Arabako Parke Teknologikoaren ondoan eraikitzen ari diren instalakuntzaren ehun milioi euroko inbertsioari aurre egiteko erabiliko da. Halaber, eraikin berrian ekoizpen lerro berria ezarri nahi du Basquevoltek, zeinak produkzio industriala areagotuko duen.
Pasa den uztailaren 17an ireki zen baterien fabrikaziorako diru laguntza hauek jasotzeko epea, eta orduan aurkeztu zuen Basquevoltek proposamena. Laguntzak baterien teknologiaren garapenean jarraitzea ahalbidetuko dio euskal enpresari. Auto elektrikoaren autonomia handituko duen prototipoa lantzen ari dira egun, eta bateria hauek dituzten ibilgailuak 2028rako prest izatea aurreikusten dute.
Basquevoltez gain, Ford etxearen proiektuari ere eman diote diru laguntza, 37,6 milioi eurokoa, hain zuzen. Taldeak Valentzian duen lantegirako bideratuko da. Seat, Renault, Stellantis eta Envision etxeak aldiz, egindako eskaeren ebazpenaren zain daude.