Berrikuntzako inbertsioa %10,5 hazi da EAEn

2021ean 1.647 milioi euroko inbertsioa egin zen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Europako eskualdeen sailkapenean 92tik 73ra egin du EAEk

Cristina Uriarte, Nuria Gisbert, Iñigo Ucin, Manuel Salaverria, Arantxa Tapia eta Leire Bilbao | Argazkia: Europa Press Cristina Uriarte, Nuria Gisbert, Iñigo Ucin, Manuel Salaverria, Arantxa Tapia eta Leire Bilbao | Argazkia: Europa Press

Berrikuntza arloko inbertsiok gora egin du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Innobasquek gaur aurkeztu du “Berrikuntzaren Innobasque Txostena 2023” izeneko ikerketa, eta bertan azaltzen denez, 2021ean, 1.647 milioi euroko inbertsioa egin zen berrikuntzan EAEn, 2020an baino %10.5 gehiago. Inbertsio horretatik %57 sektore pribatuan egin zen eta %33 erakunde publikoetan.

Modu honetara, EAEk 93tik 72rako jauzia egin du 239 Europako eskualde dauden I+G+B sailkapenean, eta %103,6tik %109,8an hobetu du bere berrikuntza errendimendua, Europako Batasuneko batez bestekoaren gainetik kokatuz.

Gaurko txostenaren aurkezpenean izan dira, besteak beste, Manuel Salaverria Innobasqueko presidentea, Arantxa Tapia Jaurlaritzako Ekonomia Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumeneko sailburua eta Leire Bilbao Innobasqueko zuzendaria. Salaverriaren hitzetan, EAEren indarguneak “biztanleria gaztearen kualifikazio maila altua, berrikuntzaren inpaktua, produktu berrien salmentak eta ikasketa prozesuan dauden pertsonen ehuneko altua dira”.

Bilbaok EAEk berrikuntzan errendimendua hobetu duela eta 2016tik goranzko joeran daudela nabarmendu du. Era berean, EAEko enpresen %40,5 berritzaileak direla azaldu du, “enpresa handietan %76,6 dira berritzaileak, enpresa ertainen %60,4 eta enpresa txikien %35,9”.

Patenteetan eta argitalpen zientifikoetan ere gora egin zuten 2021ean Bizkaiak, Arabak eta Gipuzkoak. 7.822 argitalpen zientifiko egin ziren, 2020an baino 169 gehiago, eta 224 patente eskaera egin ziren, Europako Batasunaren batez bestekoarekin aldea murriztuz.

Salaverriak azaldu duenez, 2022 eta 2023 berrikuntza arloko inbertsioa are handiagoa izango da, 2022an, 1.768 milioi euro eta 2023an, 1.895 milioi euroko inbertsioa aurreikuten baitute.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK