Zientzia eta berrikuntza herritarrei hurbiltzeko WeekInn astea bihar hasiko da Donostian. Eta aurtengo lehen jarduera edizio honetako nobedade nagusia izango da: FomoInn festibala, gazteentzako bereziki pentsatua, asteburuan egingo dena. Horren testuinguruan hainbat lehiaketa izango dira, musikari loturikoak, baina baita berrikuntzari buruzko hitzaldiak ere. Oro har, sormena izango da festibalaren erdigunean.
Astelehenean eta asteartean, berriz, Cyberfront zibersegurtasunari loturiko ekitaldia egingo da, eta 18an bertan AAri beldurra galtzeko teknologia horri loturiko kasuak ezagutzeko aukera izango da. Asteazkenean Mathieu Carenzo ekintzaile eta business angelsak hitzaldia emango du, inbertsio eta arrisku kapitalean fokua jarrita. 20an, berriz, zientzian oinarrituriko talentuak hirien lehiakortasunean duen paperean jarriko dute fokua, eta egun horretan bertan banatuko dira DSSINN Berrikuntza sariak.
Donostiako Berrikuntzaren Astea hiriko hainbat espaziotan egingo da, tartean Kursaalen, EKINN eraikinean edota Anoetan. Informazio guztia ekitaldiaren webgunean dago eskuragarri.