BIND 4.0ren zortzigarren edizioan izena emateko epea irailaren 8an amaituko da

200 "start up" ingururi lagundu die programak orain arte eta 270 proiektu garatu dira bertan, 7,7 milioi euro fakturatuz denera

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak eta SPRI taldeak sortutako start up programa da BIND 4.0. 2016ean eratu zen industria sektoreko askotariko proiektuak bizkortu asmoz eta zortzigarren edizioaren izen ematea irailaren 8an bukatuko da.

BIND 4.0 programak 190 start up baino gehiago bultzatu ditu azken zazpi ekitaldietan eta 270 proiektu inguru garatu dituzte, denera 7,7 milioi euroko fakturazioa eskuratuz.

Zortzi urte baino gutxiago dituzten nazioarteko start up teknologiko berritzaileei ateak ireki nahi dizkie SPRIk programa honen bitartez. Industria arloan, proiektu disruptibo berriak sortzera bideratzen dira proiektu parte-hartzaileak, eta aldi berean, enpresa handiagoekin lankidetzak sustatzen dira. Mercedes-Benz, Aero, Danobatgroup, Iberdrola, Ampo edota Betsaide dira programan parte hartuko duten enpresetako batzuk. Halaber, adimen artifiziala, energia garbi eta jasangarria eta osasunaren nahiz elikaduraren teknologia garatzen ari diren proiektuak parte hartu dezakete programan.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK