Bizkaiko Foru Aldundiak 2,57 milioi euro bideratuko ditu lurraldeko teknologia zentroetara

Dirulaguntza eskatzeko epea datorren ekainaren 17tik uztailaren 5era arte egongo da zabalik

Leixuri Arrizabalaga eta Arantza Atutxa | Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia Leixuri Arrizabalaga eta Arantza Atutxa | Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak deialdi berri bat jarri du martxan, 2,57 milioi euro bideratuz ditu lurraldeko zentro teknologikoetara. Laguntza lortzeko hautagaitzak aurkezteko epea datorren ekainaren 17tik uztailaren 5era arte egongo da zabalik, eta gutxienez lantoki bat Bizkaian duten eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide diren zentro zientifiko edo teknologikoak izango dira dirulaguntza jaso dezaketen erakundeak. 

Aldundiaren esanetan, "zentro horiek funtsezkoak dira Bizkaia lurralde berritzaile gisa kokatzeko; izan ere, beren ikerketa- eta garapen-proiektuen bidez, abangoardiako teknologia sortzen dute enpresa-ehunarentzat, eta, horrela, zuzenean hobetu egiten dute enpresen lehiakortasuna".

Programak bi laguntza ildo ditu. Alde batetik, kategoria hauetako batean edo batzuetan kokatzen diren ikerketa eta garapen-proiektuak babesten ditu: oinarrizko ikerketa, ikerketa industriala, garapen esperimentala eta bideragarritasun-azterlanak. Azaldu dutenez, heldutasun teknologiko handieneko proiektuak lehenetsiko dira, "lurraldeko enpresen aplikazio praktikotik edo komertzialetik hurbilen daudenak direlako".

Programaren bigarren ildoak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoen ikerketa azpiegiturak hobetzen lagunduko du, esperimentazio probak nahiz egitasmoak egiteko.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK