BRTA aliantzak lehiakorragoak izateko baliabideak eskainiko dizkie enpresa txiki eta ertainei

Gaur egin dute aurkezpen ekitaldia Donostiako Parke Teknologikoan, eta bertan izan dira Rikardo Bueno BRTAko zuzendari nagusia eta Garbiñe Manterola Transferentzia arduraduna

Argazkia: BRTA Argazkia: BRTA

Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa txiki eta ertainei zuzendutako egitasmoa aurkeztu du gaur BRTAk (Basque Research & Technology Alliance) Donostiako Parke Teknologikoan, eta bertan izan dira Rikardo Bueno BRTAko zuzendari nagusia, Garbiñe Manterola, Transferentzia arduraduna, Soraya Romo BCARE enpresako zuzendari nagusia eta Jon Lasa Branka enpresako gerentea.

Manterolak adierazi duenez, aliantzak “bidelagun izan daitezkeen 17 zentro ditu esku-eskura”, eta egitasmo honen bitartez “bidelagun horiek hobeto ezagutzen, identifikatzen eta bidelagun horiekin lan egiteko moduak erakusten" saiatuko dira.

Buenok, bestalde, Administrazio Publikoa, ikerkuntza nahiz teknologia eta sarea osatzen duten enpresak uztartzea “ezinbestekoa” dela azaldu du, “sare industrial berritzaile, lehiakor eta sendo bat osatzeko”.

Berrikuntza arloko zenbait enpresa txiki eta ertainen ordezkariak ere izan dira bertan, eta euren jardueraren bilakaera azaltzeko parada izan dute.

BRTA 2019an sortutako proiektua da, eta ikerkuntza nahiz teknologia ezagutzak EAEko industria eta enpresetara bideratzea du xede. Lau ikerketa zentro kooperatibok eta 13 zentro teknologiko dira egitasmoaren partaide, tartean, Azti, Ikerlan, Neiker edota Tekniker.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK