COPRECI eta IKERLANek hitzarmen teknologikoa sinatu dute, elektronikako berrikuntza garatzeko

Lankidetzak teknologiaren garapena indartuko du elektromagnetismoaren, makina elektrikoen era potentzia elektrikoaren arloetan

Oleaga eta Etxeberria lankidetzarako hitzarmenaren sinaduran | Argazkia: IKERLAN Oleaga eta Etxeberria lankidetzarako hitzarmenaren sinaduran | Argazkia: IKERLAN

IKERLAN zentro teknologikoak eta COPRECI kooperatibak, etxetresna elektrikoetarako osagaiak eta sistemak diseinatzen eta fabrikatzen dituenak, lankidetza teknologikorako hitzarmena sinatu dute datozen lau urteetarako. Akordio horren bidez, berrikuntza disruptiboak garatu ahal izango dira elektronikaren arloan, eta oinarrizko funtzionaltasunari, sendotasunari, eraginkortasunari eta mantentzeari buruzko betekizunak eskainiko zaizkio. Horrez gain, garatutako produktuek zibersegurtasuneko eta adimen artifizialeko teknologiak izango dituzte, balio erantsi handiagoko produktuak, erresilienteagoak eta lagunkoiagoak. 

Bi erakundeek jakinarazi dutenez, hitzarmenak etxetresna elektrikoen sektorean garapen teknologikoa ahalbidetuko du, eta teknologia garatzea aurreikusten du elektromagnetismoaren, makina elektrikoen eta potentzia elektronikaren arloetan, eragingailu elektriko txikien diseinu eta garapen integralerako, motorrak kontrolatzeko estrategietarako, etxetresna elektrikoetarako ukipenik gabeko karga-sistemetarako, edo etxetresna elektrikoetarako indukzio bidezko berokuntza sistemetarako, besteak beste.

“Oso harro gaude gure inguruan erreferente den eta nazioartean ospe handia duen enpresa batekin (COPRECI) dugun harremana sendotzeaz eta bi erakundeen arteko lankidetza teknologiaz haratago zabaltzeaz, biok ditugun erronka berriei elkarrekin aurre egiteko askoz, horien artean espezializazioa eta talentua nabarmenduko nituzkeelarik”, azpimarratu du Ion Etxeberria IKERLANeko zuzendariak.

Bestalde, Imanol Oleaga COPRECIko zuzendari nagusiak adierazi duenez, “lankidetza honetan bertan islatzen da onenez inguratu behar dugula merkatura garaiz iristeko, irtenbide jasangarriak eta balio erantsikoak eskaintzeko. Potentzia- eta digitalizazio-elektronikaren esparruan sare lokal bat sortzeko aukera ematen digu, teknologikoki aitzindari izateko eta nazioartean lehiatzeko. Talentua garatzen eta trukatzen dugu”. 

Bi zuzendariek, bi erakundeetako ikertzaileekin batera, hitzarmena sinatu dute Aretxabaletako COPRECI enpresaren instalazioetan egin den topaketan.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK