• BERRIKUNTZA
  • Zibersegurtasuna hizpide CyberIndustry kongresuan

Zibersegurtasuna hizpide CyberIndustry kongresuan

Topaketa datorren astearte eta asteazkenean egingo da, eta sektoreko 320 aditu baina gehiago elkartuko dira

200 enpresetako ordezkariak izango dira jardunaldian | Argazkia: Tecnalia
200 enpresetako ordezkariak izango dira jardunaldian | Argazkia: Tecnalia
2025eko ekainaren 12a
Eg. 2025eko ekainaren 12a

CyberIndustry Congressen lehenengo edizioa datorren astean hasiko da, Tecnalia eta Spri Taldearen eskutik. Nazioarteko zibersegurtasuneko 320 aditu baino gehiago bilduko dira Bilbon, 200 enpresetakoak, eta helburu izango dute sektoreak euskal industrian dituen erronkak eztabaidatzea.

 

Horretarako, ekainaren 17 goizean hasiko da egitaraua, harrera eta aurkezpen instituzionalarekin. Arratsaldeko ia bostak arte hainbat ekimen antolatu dira, eta besteak beste, honako hauek egingo dira: ‘Zibersegurtasuna hornidura-katean: ikuspegia eta erronkak’ mahai ingurua, AAren arloak zibersegurtasunean sortzen dituen erronkei buruzko hitzaldia eta sektore aeroespazialeko zein zibersegurtasuneko adituen arteko elkarrizketa.

Topaketak bi egun irauten dituenez, beste hainbeste ekimen antolatu dira ekainaren 18rako, hala nola, mahai ingurua zibersegurtasun kuantikoaren etorkizuneko erronkei buruz eta lankidetzari buruzko hitzaldia. Bi egunetan zehar networkingerako aukera izango dute bertaratutakoek.